%25 elektrikoak izango dira

Bilboko Udalak garbiketa zerbitzuko ibilgailuen %80 berritu egingo du

Garbiketako 251 ibilgailutik berrehun baino gehiago berrituko dira eta, berriak, jasangarriagoak, isilagoak eta seguruagoak izango dira

deia.com - 2018(e)ko martxoaren 28a, asteazkena - 10:23etan eguneratua

Bilboko Udalak garbiketa zerbitzuko ibilgailuen % 80 berrituko du

Bilboko Udalak garbiketa zerbitzuko ibilgailuen % 80 berrituko du

Galería Noticia

Bilboko Udalak garbiketa zerbitzuko ibilgailuen % 80 berrituko du

Bilboko Udalak garbiketako ibilgailuak berrituko ditu;garbiketa-zerbitzua osatzen duten ibilgailuen %80 berritu egingo da eta %25, elektrikoak izango dira. Ibilgailu berriak modernoagoak, isilagoak eta jasangarriagoak izango dira. Elementu mekanikoak erosita, uriko auzo guztietan sendotu ahal izango da garbiketa zerbitzua. Halaber, Udalak, eguneko tratamendu bikoitza sartuko du zerbitzu berrian.

BILBO. Gaur egun garbiketako 251 ibilgailu daude eta berrehun baino gehiago berrituko dira. Ibilgailu berriekin zerbitzua hobetu eta uriko mugimenduetara egokituko da. Udalak 24 milioi euro inbertitu ditu zerbitzuaren kalitatea eta hiriaren egoera nahiz zerbitzuaren beraren irudia hobetzeko.

Garbiketa-zerbitzuak laneko ordutegiak egokituko ditu urteko sasoi desberdinetara eta oinezkoen joan-etorrien ordutegietara;uriko gune bakoitzeko beharrizanetara ere egokituko da. Horren helburua da eragozpenak gutxitzea, beti ere segurtasuna eta zerbitzurik onena bermatuz.

GARBIKETA GEHIAGO ERDIALDEAN ETA AUZOETAN

Orain arte, erdialdean, Zazpi Kaleetan eta 6. barrutian tratamendu bikoitza egin da egunero (garbiketa eta osteko matenimendua). Ibilgailu berriei eta antolamendu berriari esker, Bilboko Udalak auzo guztietara zabalduko du tratamendu bikoitz hori, “auzoko bihotza” deritzen guneetara, merkataritza eta ostalaritzako jarduera dauden lekuetara. Horiek ere tratamendu berezi hori izango dute garbitasuna sustatzeko.

ZERBITZU BERRIAK EKARRIKO DITUEN HOBEKUNTZAK


Bilboko Udalak eragozpen gutxiago sortu nahi ditu ekorketa-lanetan. Horretarako, gailu hauek erabiliko dira:

  • Kaleak garbitzeko makinak, tamaina desberdinetakoak: TENAX, 1,5 m3 (aurkezten direnak) eta CITY 2020, 2 m3. Makina horiekin, ohiko motorrek emititzen dituzten gasek, beroak eta zaratak eragindako eragozpenak minimizatuko dira. Bilboko lekurik jendetsuenetan erabiliko dira. TENAX makinak (txikiagoak), arratsaldeko txandan erabiliko dira mantenimendurako
  • Kaleak garbitzeko ohiko makinak, ZARATA ETA GASEN EMISIO GUTXIKOAK. Tamaina desberdinekoak dira lekuen arabera, beharrizanen arabera eta zerbitzua egiten den asteko egunaren arabera. Atal honetan sartzen dira kale problematikoetako tratamendu bereziko ekipoak, alde bietan aparkalekuak daudenean eta ohiko baliabideekin ondo garbitzeko zailak direnean. Zerbitzu berri honekin asko hobetuko da lanaren kalitatea.  
  • Bilboko galtzadak ekortzea sustatuko da, behin goizez eta behin arratsaldez. Ibilgailu espezifikoak erabiliko dira horretarako  
  • Ekorketaren osteko mantentze-lanak asko sustatuko dira arratsaldeko txandan auzoko bihotzik gehienetan, adierazi den moduan. Horrez gainera, hainbeste jende dabilen lekuetako espaloiak urez garbitzeko zerbitzu berri batekin osatuko da
  • Espaloiak urez garbitzea, ekorketaren osteko kalitate-lana, orain arte Bilboko erdialdean leku, egun eta jarduera jakin batzuetan egiten zen, baina hemendik aurrera egunero egingo da leku horietan eta Bilbo osoko auzoko bihotzetako gune garrantzitsuetara eramango da. Hain eremu zabaleko lan horretarako, makina espezifikoak erabiliko dira, errendimendu handikoak eta ur-kontsumo txikikoak.
  • Espaloiak urez garbitzea eta lehortzea da asko hobetu den alderdi bat, ekipo gehiago eta eraginkorragoak erabiliko direlako. Horri esker, Bilboko zatirik gehiena garbitu ahal izango da
  • Berritasun modura, hostoak kentzeko zerbitzu espezifiko bat egongo da. Ibilgailu xurgatzaile handiekin, hostoak modu eraginkorragoan kenduko dira Bilboko kaleetatik udagoienean, eragiten dituzten gorabeherak prebenitzeko


SEGURTASUNA

Espaloiak ekortzeko eta urez garbitzeko makina guztiek izango dute atzeko kamera eta atzerako martxaren ohar akustikoa, lanean ari direnean segurtasuna areagotzeko.

ERAGIN TXIKIAGOA INGURUMENEAN


Zerbitzua hobetzeaz gain, Bilboko Udalak kontu handia jarri du garbiketako ibilgailu berriek eragin txikiagoa izan dezaten ingurumenean (zarata, emisioak eta kontsumoak).

Horretarako, alde batetik, oraingo ibilgailuak berritzeko 63 ibilgailu elektriko erosi dira. Hortaz, ibilgailuen % 25 elektrikoak izango dira.

Azkenik, Udalak sistema berriak planifikatu ditu urez garbitzeko lanetarako. Presiozko ekipoak erabiliko dira zuzeneko ureztapenaren ordez;horrela, bada, uraren kontsumoa asko murriztu ahal izango da.

PAPERONTZIAK BILBON

Beste alde batetik, Bilboko Udalak urian dauden paperontzi desberdinak homogeneizatzea erabaki du. Garbiketako kontratu berriarekin, urtero 300 paperontzi berrituko dira

Gaur egun, paperontzien zortzi modelo daude uri osoan (guztira, 6.315). Uriko altzariak homogeneizatu nahi dira eta hiru modelo izatera igarotzea

Hauek dira modeloak:

  • ARCO modeloa, aluminio galdatuzkoa. Gaur egun 695 unitate daude urian
  • ONA modeloa, berotan galbanizatutako altzairuzkoa, modelo berria
  • Eta CiTY INOX modeloa, altzairu herdoilgaitzezkoa. Urian gehien dagoena (2.523 unitate)

Hiru paperontzi horiek sendoak, fidagarriak, estetikoki egokiak dira, batez ere bata edo beste konbinatzen bada ondoen egokitzen diren lekuetan, inguruko hirigintza eta eraikinak kontuan hartuta.

Garbiketako kontratuaren barruan, definitutako modeloetako 300 paperontzi berri jarriko ditu urtero Bilboko Udalak. Hortaz, apurka-apurka uriko paperontzi guztiak homogeneizatuko dira.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120