Errekalden eta uretamendin

"Bilbao Downhill International" probak eragina izango du zirkulazioan eta trafikoan

Aldaketa handienak Errekalde plazaren inguruan eta Uretamendi auzoan izango dira, martxoaren 30ean (ostirala) 14:00etatik aurrera


DEIA.COM - 2018(e)ko martxoaren 28a, asteazkena - 11:26etan eguneratua

"Bilbao Downhill International"probak eragina izango du zirkulazioan eta trafikoan

"Bilbao Downhill International"probak eragina izango du zirkulazioan eta trafikoan

Galería Noticia

"Bilbao Downhill International"probak eragina izango du zirkulazioan eta trafikoan

“Bilbao Downhill International” kirol-proba martxoaren 31n eta apirilaren 1an izango da. Horregatik, ibilgailuen eta oinezkoen zirkulazioa aldtuko da Errekalde eta Uretamendi auzoetan. Partaidei dagokienez, Arraiz menditik Errekalde plazara jaitsiko dira eta, horren ondorioz, inguru horretako aparkalekuak kenduko dira.

BILBO. Aldaketak barikuan, martxoak 30, hasiko dira, 14:00etan, gutxi gorabehera, eta apirilaren 1eko (domeka) 22:00ak arte iraungo dute. Kale hauek itxiko dira: Altube kalea, Gordoniz eta Camilo Villabaso kaleen artean eta Bake kalearen eta Ingurubide errepidearen artean. Tarte bi horietan ezin izango da aparkatu. Ibilgailuak Bake eta Errekaldeberri kaleetatik bideratuko dira.

Villabaso kaleko gurutzetik Gordoniz kalera Errekaldeberri kaletik joan beharko dute ibilgailuek, kale horretako noranzkoa aldatu egingo baita Camilo Villabaso eta Gordoniz kaleen artean;aparkalekuak mugatu egingo dira, ibilgailuirik gera ez dadin kontrako noranzkoan.

Probaren ordutegian, martxoaren 31n (zapatua) 08:00etatik 20:00etara bitartean (entrenemenduak), eta apirilaren 1ean (domeka), 08:00etatik 15:00etara bitartean (lehiaketa), irteerarik gabe geratuko dira kale hauek: Bake;Camilo Villabaso, Errekaldeberri eta Altube kaleen artean;Camilo Villabaso, Altube eta Anboto kaleen artean;eta Anboto, Ingurubide errepidearen eta Altube kalearen artean, aurreko bidegurutzeetatik. Garajeetarako sarrera-irteerak seinalisten bidez arautuko dira.

Villabaso eta Altube kaleen gurutzearen erdian ere galtzada okupatuko da;7 metrotik beherako ibilgailuen zirkulaziorako zabalik egongo da, probaren ordutegian izan ezik. Asteburuan, Kobeta kalean ere endredoak izango dira eta txandaka utziko zaie pasatzen ibilgailuei, probako parte-hartzaileak pasatu ahala.

Errekaldeko plazan helmuga jartzeko eta kentzeko lanak egin bitartean, martxoaren 31n (zapatua) eta apirilaren 1ean, 14:00etatik 16:00etara, Gordoniz kalean tarteka etenak egingo dira. Eraginpeko aldeko garajeetara sartzea eta irtetea probako pertsonalak erregulatuko du aldi horretan guztian.

Betolatzako eskaileretara (1 eta 31 zenbakien artean) eta Altube kalera ere ezin izango da sartu, itxita egongo baitira. Hala ere, horko etxebizitzetako egoiliarrei eta oinezkoei txandaka pasatzen utziko zaie beti.

Aparkalekuak


Iturrigorribideko eta Aluzetabideko aparkalekua osorik okupatuko da barikutik, martxoak 30, 00:00etatik domekako, apirilak 1, 18:00etara, gutxi gorabehera.

Beste kale hauetan murriztu egingo dira aparkatzeko lekuak: Gordoniz kalean (93 zenbakiaren eta Errekalde plazaren artean), Altube, Bake eta Anboto kaleetan, Iturrigorribidean eta Aluzetabidean, barikutik, martxoak 30, 00:00etatik domekako, apirilak 1, 22:00etara, gutxi gorabehera. Aurretiaz, hesiz mugatuko da okupatu beharreko eremu guztia.

Azkenik, Bilbobusen 27 lineak eta G3 Gautxoriak ibilbidea eta geralekuak aldatuko dituzte probaren ibilbidean. Zehazt esateko, geraleku hauek kendu egingo dira: Goya 7, Camilo Villabaso 27, Altube 12, Ingurubide 1 eta 12, eta Uretamendi plaza. Hurbileneko geralekuak Gordoniz kalekoak izango dira (Errekalde plaza eta Gordoniz 7 eta 90ekoa), hain zuzen. Saihesbideak eta aldaketak jakinarazteko ohiko bideak erabiliko dira: informazio-panelak, markesinak… Informazio zehatzagoa nahi izanez gero, www.bilbao.eus/bilbobus webgunean eta 010 telefonoan (944 010 010 Bilbotik kanpo egonez gero).

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120