uriko barruti guztietan

Arratoiak hiltzeko udaberriko kanpaina apirilaren 3an hasiko da

  • Kanpaina hau arratoiak kontrolatzeko Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailak urte guztian egiten duen plan integralaren barruan sartzen da. Gainera, urtean hirutan (udaberrian, udan eta udagoienean) kanpaina trinkoak egiten ditu udalak
  • Arratoiak hiltzeko udaberriko kanpaina martitzenean, apirilak 3, hasi eta maiatzaren erdialdean amaituko da

deia.com - 2018(e)ko martxoaren 28a, asteazkena - 11:35etan eguneratua

Desratización.

Desratización. (Foto: Josu Chavarri)

Galería Noticia

Desratización.

Arratoiak hiltzeko udaberriko kanpaina uriko barruti guztietan abian jarriko du Bilboko Udalak martitzenean, apirilak 3, eta maiatzaren 15ean amaituko da. Kanpaina hori arratoiak hiltzeko udal sailak egunero gauzatzen duen “arratoiak kontrolatzeko plan integralaren” barruan dago. Urtean hirutan, hau da, udaberrian, udan eta udagoienean, kanpaina trinkoagoa izaten da.

BILBO. Eguraldi onaren eta ziklo biologikoaren ondorioz, arratoiak sano ugaltzen dira. Ohi bezala, kanpaina honetan ere saneamendurako kutxatiletan eta arratoiak bertan finkatu diren zantzuak dituzten guneetan beita jarriko da.

Jarduteko era eta arreta emateko 94 420 52 07 telefonoa

Jarduteko era hauxe da: Uriko inguraldetik erdialderaino, pertsonen eta hauei lagun egiten dieten animalientzat kaltegarria ez den arratoiak hiltzeko produktua arratoiek erabili ohi dituzten “txoko ekologikoetan” utziko dituzte. Esparru publikoko saneamendurako kutxatiletan, kasu honetan. Osasun eta Kontsumo Saileko langile adituek egunero egiten duten kontrol-lana ez eze, kanpaina hauek ere beharrezkoak dira Bilboko arratoi-kopurua gutxitzeko. Ohikoak ez diren lekuetan arratoiak ikusiz gero, 94 420 52 07 telefonoaren bidez Osasun eta Kontsumo Sailari jakinaraztea gomendatzen da.

Aholkuak herritarrentzat


  • Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailak honako aholkuak ematen dizkie herritarrei:
  • Ez bota hondakinik kalera, parkeetara, orubeetara eta bestelako inguruetara (patioak, lorategiak…). Erabili paperontziak eta edukiontziak.
  • Ez eman janaririk jaberik ez duten animaliei (katuak, usoak,…), arratoientzako janari bilaka daiteke eta.
  • Zaborra poltsa itxietan sartu eta poltsa bakoitza dagokion edukiontzira bota, finkatutako ordutegia beteta.
  • Ahal dela saihestu patio, lonja eta bestelako leku itxietako potxingoak eta ur-pilaketak;hartara, gutxitu egingo da intsektuak (eltxoak) eta arratoiak (ur hori edaten dute) agertzeko arriskua.
  • Etxea edo eraikinaren kontserbazio-baldintzak aldizka berrikusi eta baldintza egokietan eduki. Arratoirik ez sartzeko modurik onena sarbidea eragoztea da.

Jarduteko udaberriko egutegia, apirilaren 3tik maiatzaren 15era artekoa:

1. barrutia (Deustu) : Deustuko Doneperiaga, Deustuibarra, Arangoiti, Ibarrekolanda, San Ignazio, Elorrieta eta Elorriaga mendia: apirilaren 3an, 4an eta 5ean.

2. barrutia (Uribarri): Castaños, Loruri, Matiko, Uribarri, Zurbaran, Arabella eta Artxanda mendia: apirilaren 6an, 9an eta 10ean.

3. barrutia (Otxarkoaga-Txurdinaga): Otxarkoaga, Txurdinaga, Iturritxueta mendia: apirilaren 11n, 12an, 13an eta 16an.

4. barrutia (Begoña): Begoña, Santutxu, Bolueta: apirilaren 17an, 18an, 19an eta 20an.

5. barrutia (Uri Zaharra): Uri Zaharra, Zazpi Kaleak, Iturrialde, Solokoetxe, Atxuri, San Frantzisko, Bilbo Zaharra, Zabala, San Adrián, Abusu eta Miribilla: apirilaren 23an, 24an, 25ean eta 27an.

6. barrutia (Abando): Abando, Indautxu: apirilaren 30ean eta maiatzaren 2an eta 3an.

7. Barrutia. Errekalde: Ametzola, Iralabarri, Errekaldeberri, Larraskitu, Uretamendi eta Iturrigorri: maiatzaren 4an, 7an, 8an eta 9an.

8. Barrutia. Basurtu-Zorrotza: Basurtu, Mazustegi, Olabeaga, Altamira eta Zorrotza: maiatzaren 10ean, 11n, 14an eta 15ean.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120