Zirrikituetatik begira

Burlezar

Josu Torre - Martes, 27 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:00h

Columnista Josu Torre

Galería Noticia

Columnista Josu Torre

INORENAK entzutea izan behar luke, eguneroko jardunean, ikasteko bide zuzena. Hizkuntzaren aldaerak gehienetan hortik datoz. Alegia, inguruko berbeten hitzak mailegutzat hartu eta zuzenean edo atzizki edo eratze modukoekin gurengatuz erabiliz, geuretuz. Ez pentsa euskaldunak gerala hori egiten dugun bakarrak, munduan zehar bazter guztietan jasotzen da. Adibide nabarmen bat aipatzearren Hego Amerikan ez ezik Iparrekoan erabiltzen den spaninglisa eta, hara joan barik, berton ere euskañola edo antzekoa ibiltzen zaleak gara han hemenka. Onartu behar, bada. Horrek ez dit, dena den, nire inguruan betidanik -nire betidanik- erabili ditugun berbak berreskuratzea ez ezik indartzeko ahalegina galazoko. Izenburukoa da holako bat. Etxean eta inguruan normalitatez erabili da “burlezar” (Azkueren eranskin baten “burlazar”) harik eta euskañolera”ulea edo ilea hartu” erabiliz “adarra jo” jatorragora zuzendu arte.

Ez dut “ulea hartze” horren jatorria bilatzeko ataza hartu, gazteleratik zuzen itzulitakoa den neurrian. Adarra jotzeak, ordea, ba du nire ustez oinarri sendo bat Bizkaian. Dioenetik, Erdi Arotik harrezkero Sollube, Oiz, Kolitza, Gorbea eta Ganekogorta deiadar mendien (Montes vocineros) gailurretatik adarra joz egiten omen zituzten Gernikako Juntetxeko Ba-tzar Nagusietarako deiak. “Dionetik” eta “omen” formak erabili ditut, ez dakidalako hain gai serio baterako tamainako fantasia edota paradoxa erabil daitekenik. Errespeto osoa diet, egungo e-maila edo whatsapparen zerbitzua, adar dei horietan oinarri-tzen duten historiagilei baina ez esan gabe, zentzu fisikoan, Gorbeia gainetik adarjole hoberenaren deia, gehienean, Egiriñao edo Itxinatik entzungo zela eta hego haizearekin akaso Zeaniko San Justo edo Lanpreabetik. Sollubekoa, ipar haizeaz, Arrieta, Meñaka, Herrigoiti edo Gainkotik eta hegoa dagoenean, Almiketik. An-tzeko zerdozer, beste hiru gailurren inguruan. Denetik onena, aitzaki horren inguruan mendi horietan egiten den ospakizun jaia. Beste dena, burlezarra.

etiquetas: josu torre

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120