Talaieroa

Lan lasterra!

Erramun Osa - 2018(e)ko martxoaren 27a, asteartea - 06:00etan eguneratua

Erramun Osa

Erramun Osa

Galería Noticia

Erramun Osa

ETA alferra! Esango lukete gure aurrekoek, Katalunian gertatzen ari direnak ikusita. Izan ere, norbaitek uste baldin badu demokratikoki eta bake bideak erabiliz eginiko aldarrikapenak epaitegietan jazarriz bideratuko direla, oso oker dago. Aitzitik, gizartearen zati esanguratsu bat are gehiago haserretzea eta etena sorraraztea bultzatuko du. Aldarrikapen politikoak elkarrizketa eta adostasun politikoen bidez bideratu behar dira.

Espainiak erakutsi behar du gizartearen zati esanguratsu baten eskabideak, bereziki, lurraldearen antolaketarekin zer ikusia dutenak, bideratzeko gaitasuna duela... trantsizioan morroiloz itxitako batasun nazionalaren kontua atxikimendu askearen inguruabarrera eramanez. Izan ere, ez katalanen, ez eta euskaldunen, ez beste inoren, atxikimendua lortuko dute kartzelak betez eta errepresioa areagotuz. Inguruabar horretan, eskubide zibil eta politikoen jabe diren politikariak Generalitateko buru izateko jarririko eragozpenak, gehiegikeria dira edonondik begiratuta... eta beste horrenbeste esan liteke egozten zaizkien delituei erreparatzen badiegu. Katalunian egin den bideak ez baitu indarkeria zan-tzurik inolaz ere barruratu.

Katalunian egin bidearekiko edozeinek dituen zalantzak, zein adierazten dituen kritikak, ia ezerezean geratzen dira Estatuaren desmasiaren, gehiegikerien aurrean.... eta horra hor agerian, trantsizioak geroztik, Espainiak daukan beste eginkizun garrantzitsu bat. Botereen arteko egiazko banaketa ahalbidetzeko neurriak hartzea, hain zuzen.

Bitxia da ustelkeriaren aurrean botere judizialak erakusten duen jarrera epela, bai eta deseroso gertatzen diren epaileak zein erraz kargutik kentzen diren ikustea ere. Interesatzen denean, ordea, jarrera irmo, eta gehienetan gehiegizkoa, erakusten den bitartean. Beraz, bi jarrera antzeman daitezke. Alde batetik, estatuaren egitura eta funtzionamendua auzitan dagoenean, botere judizialak direnak eta bi egiten ditu -baita araubidea bera ere itxuragabetuz- estatua edozein eratara babestearren. Beste aldetik, estatuaren baitako egiturek gehiegikeriak egiten dituztenean, babestekoa da joera. Halaxe ikusi dugu, estatuak sostengatutako krimenak ikertu behar izan direnean, poliziaren gehiegikeriak aztertzeko eskariak egiten direnean, estatua sostenga-tzen duten egituren ustelkeria kasuen aurrean eta abar.

Azkenaldion gertatzen ari direnak ez doaz normaltasuna bideratzearen norabidean... eta norbaitek uste baldin badu katalanak azpian hartuz, beraien aldarrikapenak mespretxatuz, auzia bideratuta dagoela oso oker dago. Gaurko belaunaldiek ez dute inoiz ahaztuko jazotzen ari dena eta arrakala are gehiago zabaltzen ari da, gero eta zailago eginez ixteko aukera guzti-guztiak.

etiquetas: erramun osa

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Talaieroa

ir a Talaieroa »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120