Aste Santuan

Bilboko ostalaritzako lokalek ordu bi beranduago itxi ahal izango dituzte

Bilboko Udalak, Aste Santuko jaiegunak direla-eta, ostalaritzako lokalak ixteko ordua luzatzea erabaki du martxoaren 29tik apirilaren 2ra 

DEIA.COM - 2018(e)ko martxoaren 27a, asteartea - 11:53etan eguneratua

Barra de pintxos en Donostia.

Taberna bat (Ruben Plaza)

Galería Noticia

Barra de pintxos en Donostia.

Luzapen hori ez da aplikatuko eguneko lokaletan, osagarrietan ezta terrazetan. Establezimenduen kanpoaldean edariak hartzeko ordutegia ere ez da luzatuko. Akzio honek, Bizkaiko Ostalaritza Elkarteak egindako eskaerari esker gauzatu da.

BILBO. Bilboko Udalak ordu bi luzatuko du ostalaritzako lokalak ixteko ordua urian garrantzi handiko ekitaldiak daudenean, egun bereziki seinalatuetan edo Bilbon interes turistikoa duen eguntzat jotakoetan, hala eskatu dio-eta Bizkaiko Ostalaritza Elkarteak.

Oraingoan, lokalak ixteko ordua luzatzeko arrazoia Aste Santuko jaiegunak dira, martxoaren 29tik (egunea) apirilaren 2ra (astelehena) bitartean.

Luzapen hori ostalaritzako lokal guztiei aplikatuko zaie, “eguneko lokalei”, “osagarriei” eta terrazei izan ezik, hauek bestelako ordutegia dute-eta. Establezimenduen kanpoaldean edariak hartzeko ordutegia ere ez da luzatuko.

Hori egun hauetan aplikatuko da:

  • Aste Santuan, martxoaren 29tik apirilaren 2ra bitartean.
  • Errugbiko finaletan, maiatzaren 10ean, 11n eta 12an.
  • Bilbao BBK Live Jaialdian, uztailaren 12an, 13an eta 14an.
  • Aste Nagusian, abuztuaren 18tik 26ra.
  • BIME jaialdian, urriaren 24an eta 27an.
  • HALLOWEEN gauean, urriaren 31n.
  • MTV EMA sarietan, azaroaren 1ean, 2an, 3an eta 4an.
  • Gabonetan, abenduaren 14tik urtarrilaren 6ra bitartean.

etiquetas: euskera, aste santuan

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120