Zirrikituetatik begira

Beste kazetaritza bat

Ana Urkiza - 2018(e)ko martxoaren 26a, astelehena - 06:00etan eguneratua

Columnista Ana Urkiza

Columnista Ana Urkiza

Galería Noticia

Columnista Ana Urkiza

Komunikabide baten kalitatea neurtzeko, sarri askotan erabili izan dugun neurkina “albiste handiei ematen zaien estaldura” izan da. Albiste handitzat ulertuta, besteak beste, nazioarteko albisteak edota bapateko gertakari edo istripuak. Adibide gisa jarritako gertakarien lekura joateko baliabideez hitz egiten genuen hasieran, albiste horien tratamenduaz gero, eta euskal komunikabideen kasuan, “gertakari handiei emandako hizkuntza trataeraz” hurrena.

Audientzia mantentze aldera, komunikabideek, azken aldi luze honetan, medio handietan arrakasta duten programak biderkatzeko joera izan dute. Eta ikus-entzuleok ere, komunikabideek lehia horretan posizionatu behar dutela ulertu dugu (onartu ez arren).

Hala ere, aisialdirako prestatutako reality programez gain, eta jende famatutxoaren gaineko gorabeherak maiseatzen dituzten espazioez gain, orain, hilketen inguruko albisteen gaineko monografiko etengabeak ari zaizkigu gailentzen. Morboa ereitea beste helbururik ez dutenak. Kate guztiek ematen dituztela? Eta gureek, beste kateen gainetik, zer gehiago eskaintzen dute? Berdinetik gehiago.

Kazetaritzak, albisteari dagozkion 5 galderei erantzuna emateaz gain, hartzaileari posizio bat hartzeko erramintak eskaini behar dizkio, edo agitzeko, edo errebelatzeko, edo gutxienez, iritzi irmo bat izateko. Gabriel umetxoaren kasuan, morboa baizik ez da gailendu. Har-tzaileoi informazio bera eman zaigu ordu eta orduetan, hartzaile guztiok berdindu egin gaituzte eta albistearen jakitun garela sentitzeaz harago, ez digute albisteaz iritzi bereziturik izateko erramintarik eskaini.

Gabriel umetxoaren gaineko albistea “albiste handia” zen, antza. Beste medio guztiek eskaini dutenez, guk ere eskaini beharrekoa. Baina tratamenduari dagokionean, gure medioek ez dute bestelako berezirik eskaini. Hartzaileok ere ez gaituzte bereizi.

Fidelizazioan, bi puntu gutxiago.

etiquetas: ana urkiza

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120