bi urteurren ospatzeko

Euskaldiko Filmategiaren 40.urteurrena eta Kimuak programaren 20.a ospatzeko egitarau berezia antolatu dute

EP - 2018(e)ko martxoaren 26a, astelehena - 11:52etan eguneratua

Espacio de Tabakalera gestionado por Kutxa donde podrían celebrarse los bailes de los jubilados.

Donostiako Tabakalera zentroa

Galería Noticia

Espacio de Tabakalera gestionado por Kutxa donde podrían celebrarse los bailes de los jubilados.

Euskadiko Filmategiak 40 urte beteko du eta Kimuak film laburren programak 20. Bi urteurrenak ospatzeko asmoz, programazio berezia antolatu da apirilerako Donostiako Tabakalera zentroan, Euskadiko Filmategiak informatu dutenez.

DONOSTIA. Egitarau berezia apirilaren 5ean hasiko da, "Ama Lur" filmaren proiekzioarekin. Nestor Basterretxeak eta Fernando Larruquertek zuzenduriko lanak 50 urte betetzen ditu aurten. Gainera, Peio Aldazabal Euskadiko Filmategiaren sortzaileetako batek bere film gogokoena aurkeztuko du apirilaren 12an: "Faraon" (Jerzy Kawalerowicz, 1966).

Bestalde, urteurreneko egitarau bereziak ikus-entzule gazteak ere erakarri nahi ditu, "etorkizuna direlako", eta "Karramarro uhartea" animaziozko filma programatu du (Txabi Basterretxea eta Joxean Muñoz, 2000).

Era berean, programazioak euskal ondare zinematografikoaren balioa aldarrikatuko du, eta "lurraldea zeharkatuko duen" saio berezi bat izango da apirilaren 19an, "Alava, Vitoria y su Caja de Ahorros y Monte de Piedad" (1957), "Ocharcoaga" (Jorge Grau, 1961), "Estropada berria -Regatas en Orio-" (Jesús Almendros eta José Luis Arza, 1973), "Nafarrako ikazkinak" (Montxo Armendariz, 1981) eta "Ikuska 14" (Antxo Eceiza, 1982) dokumentalak eskainita.

Azkenik, "euskal zinemagileen talentua eta etorkizuna" ospatuko dira apirilaren 26an, amaiera festan.

Horrela, Kimuak programan bildutako zenbait film labur eskainiko dira: "La guerra" (Luiso Berdejo eta Jorge Dorado, 2005), "Eramos pocos (Borja Cobeaga, 2005), On the line (Jon Garaño, 2008), "Minerita" (Raúl de la Fuente, 2013), "Zarautzen erosi nuen" (Aitor Arregi, 2014) eta "7:35 de la mañana" (Nacho Vigalondo, 2003).

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120