www.becas.bbk.eus

Enpresetan praktikak egiteko BBK Bekak eskatzeko izena emateko epea zabalik dago

Bekak eskatzeko epea apirilaren 30ean bukatuko da (www.becas.bbk.eus)

EP - 2018(e)ko martxoaren 26a, astelehena - 13:01etan eguneratua

El presidente de la Fundación BBK, Xabier Sagredo, en una comparencia anterior.

Xabier Sagredo. (Z. Alkorta)

Galería Noticia

El presidente de la Fundación BBK, Xabier Sagredo, en una comparencia anterior.

BBK finantza erakundeak Bizkaiko gazteek enpresetan praktikak egiteko bekak eskatzeko epea ireki du. BBK Bekei esker, ikasketak amaitu dituzten gazteek lan munduarekin lehenengo harremana eta esperientzia izateko aukera daukate. 

BILBO. Xabier Sagredo BBK-ko lehendakariak azpimarratu duenez, garrantzi handikoa da "gazteek lehen aukera hori izatea beren ahalmen edo gaitasun guztiak gauzatzeko eta lan merkatuak benetan nola funtzionatzen duen ulertzeko".

Aurten, programan inskribaturiko enpresek lanpostuak eskaintzen dituzte 26 urtetik beherako langabeentzat eta aurretiko lan esperientziarik ez dutenentzat, baita gehienez 30 urtekoentzat ere, baldin eta Gazteen Berme Sistemaren Fitxategi Nazionalean izena emanda badaude.

Beka lortzen dutenek 800na euro gordin jasoko dituzte hilean. Praktikak astean 30 ordukoak izango dira, sei hilabetez, ekainaren 1etik abenduaren 31ra arte. Programaren onuradun bakoitzak tutore bat izango du, prestakuntza zereginez eta praktika zuzen gauzatzeaz arduratzeko.

Izena ematen duten gazteek titulu akademiko ofiziala izan behar dute honako profil hauetakoren batean: unibertsitate titulazioa (Enpresa Administrazioa eta Zuzendaritza, Arkitektura Teknikoa, Biologia, Zientzia Fisikoak, Arte gradua, ingeniaritzak, Matematika, Enpresa Marketina, Psikologia, Publizitatea eta Harreman Publikoak, Soziologia, Antropologia eta Gizarte Hezkuntza) eta Erdi edo Goi Graduko Lanbide Heziketako heziketa zikloak (Administrazioa eta Kudeaketa, Eraikuntzaeta Obra Zibila, Elektrizitatea eta Elektronika, Informatika eta Komunikazioak, Instalazioak eta Mantentze lana, Osasungintza eta Gizarte eta Kultur Zerbitzuak eta Komunitate Zerbitzuak.

etiquetas: bbk bekak

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Economía

ir a Economía »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120