datorren asteazkenera arte

Bilbok espezializazio adimendunerako bere estrategia aurkeztuko du Portugalen

Bilboko Udala Eurocitiesen Garapen Ekonomikoari buruzko Foroan parte hartzen ari da, Bragan, datorren asteazkenera arte, martxoak 2

deia.com - 2018(e)ko martxoaren 26a, astelehena - 10:54etan eguneratua

Bilbok espezializazio adimendunerako bere estrategia aurkeztuko du Portugalen

Bilbok espezializazio adimendunerako bere estrategia aurkeztuko du Portugalen

Galería Noticia

Bilbok espezializazio adimendunerako bere estrategia aurkeztuko du Portugalen

Bilboko Udala Eurocitiesen Garapen Ekonomikoari buruzko Foroan parte hartzen ari da. Eurocities Europako metropoli sare nagusia da, eta 30 herrialdetako 130 hiri biltzen ditu. Portugaleko Braga hirian gaur hasi da eta asteazkenean, hilak 28, amaituko da. Ekitaldi horretan, hiriek ezagutzaren ekonomia sustatzeko abian jar dezaketen estrategiak lantzen dira eta sarea osatzen duten hirietako erakundeetako arduradunak eta teknikariak bildu dira.

BILBO. Bilbok espezializazio adimendunerako bere estrategia aurkeztuko du Bragan. Gaur egun eta etorkizun hurbilean hiriaren ekonomiarako eginkizun erabakigarria bete behar duten sektore estrategikoak garatzea da estrategia horren xedea. Bizkaiko hiriburuaren kasuan, Udalaren ustez sektore hauek dira etorkizun handienekoak: kulturaren eta sormenaren industria, zerbitzu aurreratuak eta ekonomia digitala.

Bilbao Ekintzako teknikariek hiria ordezkatuko dute foroan, eta Europako ‘In Focus’ proiektuaren barruan Bilbok duen lidergoaren berri emango diete gainerako ordezkari taldeei. Proiektu horretan hamar hiri elkartu dira, hiri-eremuan espezializazio adimendunerako estrategiak taxutzeko helburuarekin. Bilboko ordezkariek hiru lantaldetan parte hartuko dute. Lantalde horietan gai hauek jorratuko dira: inbertsioen erakarpena, hiri-marka eta nazioarteko kokapena, eta berrikuntza eta ekintzailetza.

Eurocitiesen Garapen Ekonomikoari buruzko Foroak Europar Batasuneko erakundeei helaraziko dizkie bileran ateratzen diren ondorioak, ekintzailetzari, berrikuntzari, konektibitateari eta hezkuntzaren eta ikasketen munduak herritarrekin, sektore publikoarekin eta sektore pribatuarekin dituen harremanei buruzkoak. Portugaleko hiri horretan egingo den bilerak aukera emango du, halaber, zerbitzu berriak eta jarduera ekonomikoaren sektore berriak garatzen laguntzen duten udal estrategia berritzaileei bultzada emateko.

ESPEZIALIZAZIO ADIMENDUNAREN ETA ZERBITZU AURRERATUEN ALDEKO APUSTUA

Bilboko Udalak Eurocities sarearen foroan erakutsiko du konpromisoa hartu duela espezializazio adimendunaren alde eta ezagutza, berrikuntza eta hazkunde jasangarria oinarri dituen hiri-garapenerako ereduaren alde. Udalak sektore estrategiko berriei ematen dien babesa hainbat aldiz goraipatu du Europar Batasunak.

Bizkaiko hiriburua da, 2016ko irailetik, ‘In Focus’ proiektuko burua. Proiektu horrek Bilbo, Frankfurt, Bukarest, Bordele, Grenoble, Turin, Oporto, Ostrava, Bielsko-Biala eta Plasencia batzen ditu hiri adimendunak eta hiri-garapen jasangarri eta integratua sustatzen dituen sare batean.

Beste alde batetik, Europar Batasunak 4.600.000 euroko diru-laguntza eman dio As Fabrik proiektuari. Zorrotzaurre 4.0 industriarako eta ekonomia digitalerako zerbitzu aurreratuen arloko erreferentziako ekosistema bihurtuko du proiektu horrek.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120