INSTALAZIOAK HANDITZEKO ETA KONPONTZEKO

Abando-Indautxuko udaltegiak ateak itxiko ditu behin-behinean hilaren 29an

Apirilaren 9tik aurrera, zerbitzua Elkano kaleko 20 eta 22ko beheko solairuan emango da. Inguru horretako bizilagunek orain arte Barrainkuan egiten zituzten gestioak eta jarduerak egin ahal izango dituzte hor harik eta Udaltegiko hobekuntza-lanak amaitu

deia.com - 2018(e)ko martxoaren 26a, astelehena - 10:48etan eguneratua

Abando-Indautxuko udaltegiak ateak itxiko ditu behin-behinean hilaren 29an

Abando-Indautxuko udaltegiak ateak itxiko ditu

Galería Noticia

Abando-Indautxuko udaltegiak ateak itxiko ditu behin-behinean hilaren 29an

Abando-Indautxuko Udaltegiak (Barrainkua kalea, 5) ateak itxiko ditu behin-behinean martxoaren 29an, osteguna, instalazioak handitzeko eta konpontzeko helburuarekin. Obrak amaitu eta gero, Abando-Indautxuko udaltegiak espazioa bikoiztuko du. Ekipamendu berezia izango da, kulturgune berria eta Barrutirako gune modernoagoa, erabilgarriagoa eta efizienteagoa izango da. Halaber, Bilboko Udalak gertuko ekipamenduak jarri nahi ditu auzo guztietan, hiritarrek haren zerbitzuak hurbilago izatek.

BILBO. Obrek irauten duten bitartean, Barrainkuako Udaltegiko zerbitzuak Elkano kaleko 20ko eta 22ko beheko solairuan emango dira. 680 metro karratuko azalera erabilgarria duen behin-behineko lokalean hauek daude:

  • herritarren arretarako bulegoa
  • ekitaldietarako aretoa
  • Barrutiko Kontseilua eta kontseiluaren batzordeak
  • Blas de Otero elkartea
  • El Sitio elkartea gela berri bi, oraingo Udaltegian egiten diren tailerrez gain, beste tailer batzuk egiteko


Apirilaren 9an hasiko dira zerbitzua ematen Elkano kaleko 20ko eta 22ko beheko solairuko behin-behineko instalazioetan, altzariak, ekipamendu teknikoak eta beharrezko agiriak hara eraman ondoren. Horrela, Pazko Astean bakarrik (apirilaren 3an, 4an, 5ean eta 6an) egongo da Barrutia zerbitzurik gabe. Lekualdaketa egiteko berariaz aukeratu ditu Udalak egun horiek, herritarrei ahalik eta endredorik txikienak eragiteko;izan ere, opor-egunak izaten dira askorentzat eta, hortaz, Barrutietako udaltegietara gestioak egitera hurbiltzen den erabiltzaile-kopurua nabarmen jaisten da.

BARRAINKUAKO UDALTEGIA ERABERRITZEA

Abando-Indautxuko udaltegia Bilborako ekipamendu berezia izango da, kulturgune berria eta Barrutirako gune modernoagoa, erabilgarriagoa, efizienteagoa eta irisgarriagoa. Horrela, Udalak aurrera egingo du auzokoei gertuko ekipamenduak hornitzeko helburuan, gaur egungo premiei egokitutako zerbitzuekin eta arlo askotako eskaintzarekin: batetik, kulturako, aisiako, gizarte-arloko eta kiroletako zerbitzuak eskaintzen dira eta bestetik, administrazio arloko eta herritarren arretarako eta partaidetzarako zerbitzuak.

Eraberritze-lanen ondoren udaltegiak azalera erabilgarri bikoitza eta, ondorioz, espazio gehiago, izango du. Zerbitzu nagusien banaketa hau izango da, solairuka:

Sotoa: ekitaldietarako aretoa, 100 pertsonentzat, kamerinoekin;erabilera askotarako gela eta erakusketa-gela, 102 metro karratukoa, bi altueratan.

Beheko solairua: espazio libre eta diafano handia, eraikineko gainerako lekuetara joateko ataria. Erabilera askotarako eta erakusketarako aretoaren bigarren altuera eta herritarrei arreta emateko gunea hemen egongo dira.

1. solairua: txikienentzako programak eta tailerrak egiteko erabiliko da.

2. solairua: bulegoak eta Blas de Otero Fundazioa egongo dira.

3. solairua: Barrutiko kontseiluko batzarretarako aretoa eta gimnasioa gizonezkoen eta emakumeen aldagelekin. Gainerako espazioan bulegoak eta bileretarako espazioak egongo dira, tabike mugikorrekin, beste erabilera batzuetarako aukera edukitzeko.

4. solairua: El Sitio Elkartea, tailerrak egiteko lokala eta erabilera askotarako gelak.

5. solairua: tailerretarako lokalak egongo dira eta atzealdea erabilera askotarako izango da;baliteke ikasketa-gelak jartzea hor.

6. solairua: eraikinaren funtzionamendurako behar diren instalazioak egongo dira azken solairu honetan.

Erabilera askotarako eta erakusketetarako aretoak eta ekitaldietarako aretoak sarrera independentea edukiko dute Barrainkua kaletik, hain zuzen ere horiek erabili ahal izateko Barrutiko Udaltegia itxita dagoenean.

BILBOKO BARRUTIKO UDALTEGIEN SAREA

Une honetan Bilbon 25 udaltegi daude uri osoan zehar. Bakanak, tamaina eta ezaugarri askotakoak…auzoan auzoko izaera eta ezaugarri bereziekin.

Batzuk lehen ikastetxe izandako lokaletan daude, beste batzuk ondare-balio handiko eraikinetan;horrelakoetan daude Deustuko Udaltegia (Bidarten), Basurtuko Udaltegia (Zankoetan), Castaños kaleko udaltegia eta Zazpi Kaleetakoa (La Bolsa eraikina).

Lehenengo Udaltegia duela 30 urte inauguratu zen Otxarkoagan eta harrezkero, Bilboko Udalak argi izan du Bilboko 8 Barrutietan horrelako ekipamenduak jarri behar zirela Udala bera auzoetako bizilagunei hurbiltzeko, hurbileko ekipamenduen bidez.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120