Bikoiztu egin dira gazteak lankidetzan programaren proiektuetan parte hartzeko eskaerak

20 euskal GGKEtako ordezkariek ehun gazte hautatu dituzte, udan garapenerako lankidetzako ekimenetan parte hartzeko

DEIA.COM - 2018(e)ko martxoaren 25a, igandea - 13:02etan eguneratua

Aurten bikoiztu egin dira gazteak lankidetzan programaren proiektuetan parte hartzeko eskaerak

Aurten bikoiztu egin dira gazteak lankidetzan programaren proiektuetan parte hartzeko eskaerak

Galería Noticia

Aurten bikoiztu egin dira gazteak lankidetzan programaren proiektuetan parte hartzeko eskaerak

Beatriz Artolazabal, Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak nabarmendu du “giza konpromisoa, elkartasuna eta gure gizartearen aurretiko jarrera”. Helburu horrekin, aurten bikoiztu egin da 20 GGKEk Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin udan Asian, Afrikan eta Amerikan sustatutako proiektuetan parte hartzeko eskabide-kopuru.

BILBO.  Asteburu honetan, Barrian 718 eskabideen artean hautatu diren 100 gazteak batu dira;ordezkoak egon daitezkeen bajak betetzeko aukeratu dira. Iaz 430 hautagai izan ziren, beti emakume gehiago gizon baino.

Atzo, larunbatean, eta gaur, igandean, Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzako arduradunek, Ander Añibarro buru izanik, gazte kooperanteen taldeari proiektuen gaineko informazioa eta orientazioa eman diote. Gaur goizean, GGKEek beren proiektuen xehetasunak eman dituzte.

“Kanpaina honetan, Euskadiko zenbait GGKEek 117 gazte eskatu dituzte, garapen-bidean dauden herrialdeetan garatzen dituzten proiektuetan parte hartzeko. Askotariko profilak eskatu dira: hezkuntza, osasuna, gizarte-zientziak, psikologia, informatika, ingeniaritza, komunikazioa, marketina, nutrizioa, musika, jarduera fisikoak eta kirol-jarduerak, kontabilitatea edo gastronomia.

Jaso diren eskabide guztietatik, 100 hautatu dira, zenbait elkarrizketa eta topaketa egin ondoren beren eta proiektuen ordezkarien artean”, esan du Beatriz Artolazabalek

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120