Zirrikituetatik begira

Zoriontasuna

Juanra. Madariaga - 2018(e)ko martxoaren 25a, igandea - 06:00etan eguneratua

EZnekien existitzen zenik ere. Zoriontasunaren eguna. Kirtenkeria eta mozolokeria. Zoriontasunaren Nazioarteko Eguna Nazio Batuen Erakundeak sortu eta martxoaren 20an izateko deliberoa hartu zuen. Erakunde horren arrazonamenduetan, gizakion oinarrizko helburua zoriontasunaren bilaketa dela aipatu zen. Argudioa filosofiko oinarrizkoena, baina egunero, eta bizitza osoan zehar.

Eta? Zoriontsuak al gara? 2016an egindako ikerketa bateko datuen arabera, hemen bizi diren 18 eta 29 urte bitarteko gazteen % 23k oso zorion-tsuak direla zioten, eta % 68k nahiko zoriontsuak direla adierazi duten. Zoriontasunaren marka, gazteen artean.

Baina besteak, politikariak, legeak nahieran erabiltzeko boterea duten horiek, bakearen estrategiaren kontra dihardutenak, beldurraren asfixia sortarazi nahi dutenak, zoriontsuak al dira?

“Esaidazue, zoriontsuak al zarete mugaz bestaldeko biztanleak? Kausi-tzen al duzue maitasunik sikiera zuen maitatuen arteko ehundiko hogeitabost edo hogeiaren baitan,….”

Bai, zoriontsuak al zarete hurkoaren-tzat gaitz guztien erasoa desiratzen duzuenok? Bakea eraiki beharrean, azpikeriaren bidezko atxiloketa edota askatasun murrizketa mingarria era-tzen duzuenok? Zoriontsuak al zarete, etxeko egongelan jesartzen zaretenean, eta leihotik zuen bista galtzen duzuenean, ilusiozko paisaietan pentsakor? Zoriontsuak al zarete gezurrez apainduriko testuinguru sozialean, otoitz egiten duzuela esaten duzuenean? Zoriontsuak al zarete, manikeismoan erorita, salbatzaile estrabagante gisan aritzen zaretenean? Zoriontsuak al zarete bizimodu preteritoan oinarriturik, gezur berriak asmatzen dituzuenean, koherentziarik gabeko diskurtso zaharkizalea haizatzen duzuenean ? Zoriontsuak al zarete zuen mediokritate zinikoan?

Zuen erresumako lurraldeen artean ba al dago Altsasu deitutako parajerik? Maitasuna zer den badakizue? Benetako maitasuna? Figura geometrikoak ezpainetan eta ilearen gortinaia zabaltzea? Badakizue zer den desbesarkatzearen ziztada, tristeziaren formula?

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120