Itzalean ikusi, omenaldia zuhaitzei…

Kepa Akixo ‘Zigor’ eskultorearen lanak ikusgai daude Miarritzeko Bellevue aretoan, apirilaren 8ra arte

Franck Dolosor. Baiona - 2018(e)ko martxoaren 25a, igandea - 06:01etan eguneratua

Zigorrren lanak ikusgai egongo dira Miarritzen. Argazkia: F. Dolosor

Zigorrren lanak ikusgai egongo dira Miarritzen. Argazkia: F. Dolosor

Galería Noticia

Zigorrren lanak ikusgai egongo dira Miarritzen. Argazkia: F. Dolosor

Kepa Akixo Zigor eskultorearen lanak mundu osoan barrena ikus litezke: Paris, Sydney, New York edo Washingtonen. Miarritzeko itsas erakustokiaren ondoan edo baita Angeluko Barran ere.

Miarritzeko Bellevue aretoan 300 pieza biltzen dituen Itzalean Ikusierakusketa aurkezten du Zigorrek apirilaren 8ra arte: argazkiak, marrazkiak, margoak eta zizel lanak. Zuhaitzei egindako omenaldia moldatu nahi izan du artistak. Izan ere, zuhaitzek daukaten indar poetikoa ahaztu dela edo ez dela gehiago sentitzen deitoratzen du Zigorrek. Bere ustez, indarra barnean zeukaten jadanik, enbor, adar eta hostoekin baina gaur egun hori sentiarazteko izugarriko zailtasunak daudela dio Aretxabaletan (Gipuzkoa) sortu eta duela mende erdia Miarritzen finkatu zen eskultoreak.

Zurezko lanak hunkitzea gomendatzen dio beti bisitariari. Zura eta formak hunkitu eskuekin, eta bihotzarekin.

nortasuna Jaiotzez gipuzkoarra izan arren, oso miarriztarra ikusten du bere burua Zigorrek, besteak beste, Lapurdi kostaldeko jendeari, itsasoari eta uhainei biziki lotua sentitzen baita. Frankismo ilunetik ihes egin zuen minutu oro itsasoak ferekatzen dituen arkaitzen ondoan finkatzeko. Artearen bidez Miarri-tzen bertan ezagutu eta bere kabuz landu du askatasuna.

Platanoa eta haritza lantzen ditu batik bat, haritz berezia: artea. Platanoak enbor ikaragarriak dituenez bolumen handiak moldatzeko aukera eskaintzen dio gipuzkoar-lapurtarrari. Autodidakta den artistak aurretik marrazten ditu obra guztiak inprobisazioari lekurik utzi gabe.

zubiakEremu askotan dabil beti Zigor baina bere lanetan gehienetan agertzen dira oihana, mendia, eta itsasoa. Kontenplazioa, poesia eta marraztea dira bere inspirazio iturri nagusiak. “Inguruan ditudan bazter eta jendeak begiratzea gustatzen zait”, dio Zigorrek.

Munduan barrena barreatuak diren lan guztiak euskaratik eta euskaraz landu dituela dio Zigorrek ama hizkuntzari garrantzi handia ematen baitio. Dena dela, bere artea beste hizkuntzetan aipatzeko ez du inolako arazorik garrantzitsuena jendeen arteko zubiak eraikitzea baita, inguruan dauden beste hizkuntzen bidez. Hain berea duen irriarekin zubigintzan ari da beti artista. Eta arrakasta lortu du aldi honetan ere hamar mila bisitari baino gehiago joan baitira jadanik bere erakusketa preziatzera, adin eta jatorri guztietako jendea. Denentzat irriñoa eta hitz bat badu beti eskultoreak. Eta erantzuna ezin da hobea izan askok erakusketa gehiago ikusi nahi baitute gero. “Bisitari askok diote laguntza ematen diedala erraztasun handiarekin abstrakzioan sartzeko. Hori oso ona da!”.

Zigorrek erakusketa biziki gutxi apailatzen du, sei urtetik behin bakarrik. Nazioartetik zenbait gonbidapen jaso ditu baina hurrengo hilabeteetan bake pixka bat nahi luke lanean segitzeko Miarritzen etxearen ondoan duen tailerrean. Izan ere, etengabeko bilaketan eta gogoetan dabil, adibidez, gurutzeen inguruan. “Gurutzeak lantzen ditut ez baitut oraindik itzuli osoa egin! Bi gauza bakarrik ikusten dira maiz: horizontaltasuna eta bertikaltasuna. Baina baditu zenbait bazter ezagutu beharrekoak. Ari naiz oraindik bilatzen…”.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120