Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila

Bizkaiko enplegu-anezken laneratzeek %50 baino gehiago izaten jarraitzen dute

DEIA.COM - 2018(e)ko martxoaren 25a, igandea - 10:29etan eguneratua

Anezken topaketa

Anezken topaketa

Galería Noticia

Anezken topaketa

Bizkaian egiten diren enplegu-anezken laneratzeek %50 baino gehiago izaten jarraitzen dute bertako kideen artean, datorren astean bost hilabeteko jarduera-programa amaituko duten bost anezken behin-behineko emaitzek erakusten dutenez.

BILBO. Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saileko foru diputatu Teresa Laespadak eman du datu hori bost anezka horietako parte-hartzaileekin, enpresa munduko ordezkariekin eta hainbat eragile kontratatzailerekin egin duen bilera batean.

Aparkabisan antolatutako ekitaldian, honako hauek ere parte hartu dute: DEMA-Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziako zuzendari kudeatzaile Gloria Mugicak;Santa Maria la Real Fundazioko Enplegu Anezken Metodologiako arduradun Rocío Pérezek;eta Euskadiko Telefonicako zuzendari Javier Benitok. 

Bileran, Bilboko, Eskuinaldeko (Europako Gizarte Funtsa eta Telefonica Fundazioaren kofinantzaketa), Ezkerraldeko, Goi Nerbioiko eta Meatzaldeko (lurraldeko udal batzuen laguntzarekin hurrenez hurren eta, azken horren kasuan, baita Petronorrena ere) anezketako parte-hartzaileak izan dira.

Datorren astean jarduera amaituko duten bost anezka horiek kontuan hartuta, beste pare bat hilabetez bere jarduera luzatuko duen beste batekin eta dagoeneko amaitu dutenekin batera, 17 daude guztira Bizkaian. Foru sailaren asmoa udatik bueltan beste deialdi bat sustatzea da, eta legealdi hau hogei enplegu-anezkarekin amaitzea gure lurraldean.

5 ANEZKEN EMAITZAK

Datorren astean jarduera amaitzen duten bost anezketako 115 parte-hartzailetatik (71 emakume eta 44 gizon), 54 lagunek beren lan egoera aldatu dute, hau da, laneratzearen % 46,9;eta hori guztia, ekimenaren funtzionamenduko bost hilabeteak osorik amaitu ez direnean.

Zehazki, 51 parte-hartzailek (31 emakume eta 20 gizon) besteren konturako lana topatu dute hainbat sektoretan: hezkuntza, merkataritza, elikadura edo enpresetarako zerbitzuetan, besteak beste. Gainera, beste hiruk (bi emakume eta gizon bat) autoenplegua hautatu dute eta ehungintzari edo arkitekturari lotutako beren negozioa abian jartzea erabaki dute.

Emaitza horiei kontratazio eta laneratze gehiago erantsiko zaizkie ia seguru datozen egun eta asteetan;izan ere, enplegu-anezka baten azken fasean enpresekiko bitartekaritza da protagonista langile berriak kontratatzeko orduan.

Laespada diputatuak bost anezka horietako parte-hartzaileei beren bizitzen "protagonista" bihurtu direla adierazi die "elkartasuna beti oinarri den talde-prozesu baten bidez".

"Orain arte burututako anezketan ikusi ditugu. Pertsonek zenbat balio duten erakusten du programa honek. Aukera ematen badigute, aurrera egiteko gai gara. Konfiantza behar dugu. Baina badago enpleguaren alde lan egitea. Izan ere, askotan, pertsonok aukera bat baino ez dugu behar, norbaitek arnasaldi bat eman diezagun behar dugu, indarberritu, altxatu eta jo eta ke jarraitzeko. Horixe da zuek egiten ari zaretena. Sinets ezazue, hala da eta", gaineratu du.

JARRERA ALDAKETA

Rocío Pérezek (Santa María La Real fundazioa) nabarmendu du, emaitza kuantitatiboetatik haratago, batik bat, hauek aztertu beharra dagoela: parte-hartzaileek izandako eraldaketa eta jarrera aldaketa eta lan bilaketa aktibatzen jarraitzeko eskuratu dituzten ezagutza eta tresna berriak.

"Honelako topaketetan ohartzen gara anezketako protagonisten autoestimuak eta beren buruarengan zuten konfiantzak gora egin dutela, eta lehen ezagutzen ez zituzten jarrera positiboak aurkitu dituztela beren baitan. Uste dute orain sare bat dutela, eta harekin harremanetan jarraituko dutela, lan aukerak bilatzen lagun diezaien. Epe labur, ertain eta luzera zer helburu dituzten identifikatzen, curriculuma egiten, eta lan elkarrizketetan beren gaitasunen berri idatziz zein ahoz ematen ikasi dute", azpimarratu du.

HITZALDIA ETA EZTABAIDA MAHAIA

Inaugurazio hitzen ondoren, "Eraldaketa profesionala eta bizi zikloak" hitzaldia eman du Laura Rosillo Cascantek, giza baliabideetan espezialista eta Community Manager denak. Handik minutu batzuetara, "Enpresen beharrak eta hautapen prozesuak" eztabaida mahaia antolatu da. Han, Euskadimpleo, Gizaire, ieTeam, Iddtek eta Eroski Taldeko hainbat ordezkarik hartu dute parte.

NETWORKING

Ondoren, networking gunea antolatu da. Han, anezketako parte-hartzaileek enpresariekin eta kontratatzaileekin zuzenean harremanetan jartzeko aukera izan dute, bertatik bertara ezagutzeko zein diren etorkizuneko erronkak, zer profilen bila dabiltzan enpresak, edo zer baliori ematen dieten lehentasuna hautapen prozesuetan.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bizkaia

ir a Bizkaia »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120