Igande honetan

Zuhaitz landaketa egingo dute Elorriagako Itziar auzoan

Biotopoaren eremuan bertako basoa eta paisaia berreskuratzea helburetariko bat da

EUROPA PRESS - Sábado, 24 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 13:11h

Zuhaitz landaketa egingo dute igande honetan Elorriaga auzoaren inguruan, Itziarren

Zuhaitz landaketa egingo dute igande honetan Elorriaga auzoaren inguruan, Itziarren

Galería Noticia

Zuhaitz landaketa egingo dute igande honetan Elorriaga auzoaren inguruan, Itziarren

Itziarko Auzo Udalak, Lizarbe Guraso Elkarteak, Zerynthia elkarteak eta Euskal Kostaldeko Geoparkeak zuhaitz landaketa gauzatuko dute igandean, martxoaren 25ean, Elorriagako Itziar auzoan. Jarduerak, hiru helburuekin egin du ekimen honek: biotopoaren eremuan bertako basoa eta paisaia berreskuratzea, W-zuria buztan motza deituriko tximeletaren biziraupena bermatzea eta heskaiak edo lursailen arteko zuhaixkez osatutako mugak sustatzea.

DONOSTIA. Itziarko Auzo Udalak, Lizarbe Guraso Elkarteak, Zerynthia elkarteak eta Euskal Kostaldeko Geoparkeak zuhaitz landaketa egingo dute igandean, martxoaren 25ean, Elorriaga auzoaren inguruan, Itziarren. Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin antolatu da ekimena.

Jarduerak helburu hirukoitza du: Biotopoaren eremuan bertako basoa eta paisaia berreskuratzea, W-zuria buztan motza deituriko tximeletaren biziraupena bermatzea eta heskaiak edo lursailen arteko zuhaixkez osatutako mugak sustatzea.

Guztira, 350 bat zuhaitz eta zuhaixka landatuko dira, besteak beste, arteak, gurbitzak, lizarrak, erramuak eta urkiak.

Horiez gain, tximeletak ikertzeaz eta ezagutzera emateaz arduratzen den Zerynthia elkarteak 25 zumar landatuko ditu. Izan ere, iberiar penintsulako zumarrak desagertzen ari dira azken hamarkadetan grafiosia izeneko gaitzak jota, eta horrek W-zuria izeneko tximeletari eragiten dio, zumarren babesean bizi eta elikatzen baita.

Hitzordua 09.30ean jarri dute, Elorriaga auzoko Galarreta inguruan, Itziarren. Landaketa 12.30 arte luzatuko da. Behin lanak amaituta, mokadu bat eskainiko zaie parte hartzaile guztiei. 

Antolatzaileek herritarrei dei egin diete egitasmoan parte har dezaten. Aldez aurretik izena ematea komeni da, ingurumena@geoparkea.com posta elektronikora idatziz.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120