Zirrikituetatik begira

Santi Vila

Juanjo Olasagarre - 2018(e)ko martxoaren 24a, larunbata - 06:00etan eguneratua

HAU idazten ari naizela Turull, Forcadell, Romeva eta Bassa Madrilerako bidean izango dira infernu gau bat pasatu ondoren, Llarenak, denak ez bada, Turull kartzelara bidaliko baitu.

Aste honetan Santi Vila kontseilari ohiaren liburua irakurri dut. De heroes y traidores: los dilemas de Cataluña y los diez errores del procés. Eta harritu nauena ez da izan proces-ean zehar egindako hanka sartzeak, edo Omnium Vilaren bermea pagatzeko, besteen kasuan ez bezala, eskaini ez izana (mingarria egin zait), edo Rajoy-ren gobernuak Espainiako justizia soziologikoki frankista astindu izana, ez harritu nauena Santi Vilaren liberaltasuna (zentzu ingelesean) izan da. Nola portatzen da marikoi bat istilu honetan guztian, jakin minari bide emateko erosi nuen liburua, Antoní Cominek (ERC) eta Eugeni Rodriguezek (CUP), proceseko beste bi maritxu, libururik idatzi ez dutela ikusita. Santi Vila liberala izateaz gain, alegia, eskuinekoa, merkatuzalea, elkarrizketaren aldekoa, zuhurra, muturreko jarreren kontrakoa, oso gay integratua da;gay majoa, gay diruduna, gay arrakastatsua, gay neurritsua iraultzaren garaian bere liburuko kapitulu baten titulua erabiltzearren.

Erretratua osatzeko Vilaren ideia hau gehituko dugu: proces-aren akatsetako bat da politiko profesionalak apartatu eta amateurrak jarri izana. Jalgitzen zaigun erretratua, hartara, zinismo naif moduan definituko genuke oximorona ez balitz.

Santi Vilak benetan sinesten du Espainiako Gobernua eta Katalunia neurri-tsuaren arteko elkar ulertzean, baina hori bakarrik eliteek egin dezakete, halako liberalismo ilustratu eta, argi gelditzen da, dirudun bat tarteko. Baina hor bere burua bakarrik aurkitzen du gutxi direlako bide horretan jarraitzen dioten elite ilustratu espainiarreko kideak.

Katalanen nortasun feniziarra, egunerokotasunari lotua aldarrikatzen du Gaztelaren nortasun idealista, jatorri zaharminduko eta ameslariaren aurrean. Esanen genuke procesak katalan berez liberalak gaztelartu egin dituela, alegia, intrantsigente bihurtu

Liburuko Santi Vilarengan ez dut nire burua aurkitu, bainujantzian ageri den argazkietakoan, ai!, bai.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120