iganderako

Enkarterriko Museoak Luxarreko trintxerak ezagutzeko bisita gidatua antolatu du

Enkarterriko Museoak Gueñes herrian dauden Luxarreko trintxerak adituekin bisitatzeko aukera eskainiko du datorren igandean, martxoaren 25ean

EUROPA PRESS - 2018(e)ko martxoaren 24a, larunbata - 12:53etan eguneratua

Enkarterriko Museoak Luxarreko trintxerak ezagutzeko bisita gidatua antolatu du

Enkarterriko Museoak Luxarreko trintxerak ezagutzeko bisita gidatua antolatu du (Museo De Las Encartaciones Facebook)

Galería Noticia

Enkarterriko Museoak Luxarreko trintxerak ezagutzeko bisita gidatua antolatu du

Enkarterriko Museoak, Gueñes herrian dauden Luxarreko trintxerak adituekin bisitatzeko aukera eskainiko du datorren igandean, martxoaren 25ean.

BILBO. Jarduera doakoa da, baina aldez aurretik izena ematea ezinbestekoa da, 94 650 44 88 eta 94 610 48 15 telefonoetara deituz edo enkarterrimuseoa@bizkaia.eus posta elektronikora idatziz.

Antolakuntzak jakinarazi duenez, bisita 10.00etan hasiko da, museoan ikusgai dagoen "Enkarterri. 1937.Gerra zibilaren azken hilabeteak Euskadin" erakusketan.

Horren ostean, autobusak Gueñesera eramango ditu bisitariak, handik Luxar mendira igotzeko eta, Aitor Miñambres Amezaga adituaren eskutik, bertan eraiki ziren trintxerak, babeslekuak eta metraileta kabiak ikusteko.

Espainiako gerra zibilaren garaian, Gueñes eta Galdames udalerrien artean dauden Luxar eta Eretza mendiak aukeratu ziren geroago Burdinezko Gerrikoa izango zenaren parte bilakatuko ziren defentsarako hainbat elementu eraikitzeko.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120