programa berezi bat jarri dute

Bizkaiko foru aretoak eta museoak, familia osoarentzako Aste Santuko plana

Bizkaiko Foru Aldundiaren museoek eta aretoek, programa berezi bat eskaini dute Aste Santuko oporretan Lurraldeko baliabide kulturalak sustatzeko asmoz

DEIA.COM - 2018(e)ko martxoaren 24a, larunbata - 12:18etan eguneratua

Una actividad pasada en El Pobal.

Una actividad pasada en El Pobal. (Foto: Oskar Martínez)

Galería Noticia

Una actividad pasada en El Pobal.

Tokiko publikoari zein turistei zuzendutako jarduera-sorta bat eskainiko da. Halaber, haurrentzako eta familientzako tailerrak, erakusketak, bisita gidatuak, erakustaldiak eta hainbat erakusketa bisitatzeko sarrerak dohainik izango dira. Horrez gain, martxoaren 29an eta 30ean eta apirilaren 1ean, ordutegi bereziak egongo dira;10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era. Apirilaren 2an, 10:30etik 14:00etara.

BILBO. Bizkaiko Foru Aldundiaren areto eta museoek Aste Santuan zehar gozatu ahalko diren askotariko jarduerez osatutako egutegi bat egin dute. Arkeologi Museoak, Arrantzaleen Museoak, Euskal Herria Museoak, La Encartada fabrika-museoak, El Pobaleko burdinolak, Muñatones gazteluak, Txakolinguneak, Rekalde Aretoak, Ondare Salak, eta Santimamiñek ordutegi bereziak eta adin guztietako publikoarentzako jarduerak eskainiko dituzte.


Arkeologi Museoak (Bilbo) bisita gidatuak antolatuko ditu astelehenetik ostiralera, 17:30ean eta 18:00etan, erakusketa iraunkorrera eta arrasto arkeologikoen biltegietara. Martxoaren 31ra bitartean, "Ondarea klik batean" izeneko aldi baterako erakusketaz gozatzeko aukera egongo da;bertan, Ondarearen Europako Jardunaldietako kanpaina desberdinetan hartutako argazkiak biltzen dira. Horrez gain, aztarnaz aztarna programak "Arenaza I kobazuloko lan-egunkariak" aurkeztuko ditu oraingoan. Horietan, Galdamesko kobazuloan egindako indusketen testigantza jaso da, 70eko eta 80ko hamarkadetan idatzi zirenak. Aste Santuko larunbat eta igandeetan, 13:15ean eta 18:15ean, aztarna horietara bisita komentatuak egingo dira. Hilaren 31n, bisita gidatu berezi bat eskainiko da: "Itsasotik at". Duela 500 urteko Bizkaiaren eta itsasoaren ingurukoa.

Haurrentzako eta familientzako beste hainbat tailerrek osatuko dute museoak egun horietan eskainiko duen programa anitza. Igandeetan, apirilaren 1ean eta 8an, "Arkeologia egun batez" programa egingo da. Bertan parte hartzen dutenek aztarnategi bat ustiatuko dute eta material arkeologikoak aurkitzen eta sailkatzen ikasiko dute. "Apaindu zaitez" programa ere eskainiko da, janzteko moduak nola aldatu diren ezagutzeko. Programa horiek 6 eta 12 urte arteko haurrei zuzenduta egongo dira eta 11:30ean hasiko dira. Plaza mugatuak daude, horrenbestez, beharrezkoa da aldez aurretik erreserba egitea 94 404 0990 telefono-zenbakira deituz edo helbide honetara mezu elektroniko bat bidaliz: arkeologimuseoa@bizkaia.eus.

Halaber, museoak ordutegi berezia izango du martxoaren 29an eta 30ean eta apirilaren 1ean;izan ere, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era egongo da irekita, eta apirilaren 2an (astelehena), 10:30etik 14:00etara.

Apirilaren 3an, asteartean, Arkeologi Museoak bederatzigarren urteurrena ospatuko du;horretarako, doan eskainiko ditu sarrerak, bisita gidatuak eta tailerrak.

Arrantzaleen Museoak (Bermeo) ordutegi berezia izango du martxoaren 29an eta 30ean eta apirilaren 1ean eta 2an, 10:00etatik 14:00etara;gainerako egunetan (astelehenean, martxoaren 6an, izan ezik) 16:00etatik 19:00etara irekiko ditu ateak. Erakusketa iraunkorraz gain, "BERMEO orain dela mende erdi Luis-en begietan" aldi baterako erakusketa ikusgai egongo da.

Bestalde, haurrentzako tailerrak eskainiko dira apirilaren 3an, 4an, 5ean eta 6an, 11:00etatik 13:00etara, 5 eta 10 urte bitarteko haurrei zuzendutakoak. Jardueraren prezioa euro batekoa da eta nahitaezkoa da museoan izena ematea. Informazio gehiago: 94 688 11 71 / arrantzaleenmuseoa@bizkaia.eus.

Euskal Herria Museoak (Gernika-Lumo) "Estereoskopiak 16+16" erakusketa hartuko du;bertan, Eulalia Abaituaren argazki-artxiboko irudiak egongo dira ikusgai, egungo emakumeen soinu bidezko testigantzekin batera. Erakusketa martxoaren 29an, 30ean eta 31n eta apirilaren 1ean eta 2an bisitatu ahal izango da, 10:30etik 14:30era eta 16:00etatik 19:30era;martxoaren 31n, larunbatean, sarrera doakoa izango da.

Horrez gain, museoak haurrentzako hiru tailer eskainiko ditu ("Erdi Aroa", "Elkano" eta "Argazkiak3D") 5 eta 10 urte bitarteko haurrei zuzendutakoak. Tailer horiek apirilaren 3an, 4an, 5ean eta 6an eskainiko dira. Tailerrak 11:00etan hasiko dira eta bi ordu iraungo dute. Euskaraz izango dira eta euro bateko kostua izango dute. Plaza mugatuak direnez, nahitaezkoa da aldez aurretik museoan izena ematea. Informazio gehiago: 94 625 54 51 / euskalherriamuseoa@bizkaia.eus

La Encartada fabrika-museoak (Balmaseda) gaikako bisita gidatuak eskainiko ditu "Gizon lanak, emakume lanak" izenburupean. Horien bidez, emakumeek eta gizonek egiten zituzten eginkizunak eta lan-baldintzak erakutsiko dira. Martxoaren 27tik 30era eskainiko dira, 12:00etan, baina beharrezkoa da aldez aurretik erreserba egitea.

Museoak ordutegi berezia izango du martxoaren 29an eta 30ean, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.

Informazioa eta erreserbak: 94 680 07 78 / laencartada.gidari@bizkaia.eus

Ostiralean, martxoaren 30ean, 12:00etan, El Pobaleko burdinolan, Muskizen, burdinolako lanen erakustaldia eskainiko da;erakustaldiaren baitan, instalazio guztiak martxan jarri eta sutegian burdina landuko dute.

Azkenik, "Burdina Itsasora" izeneko aldi baterako erakusketa hilaren amaierara arte bisitatu ahal izango da, minerala zamatzeko tokien maketa bikainak, argazkiak, marrazkiak eta testuak biltzen dituena. Ostiral, larunbat eta igandetan, 11:00etan, azken bisita gidatuak egingo dira.

Tokiak erreserbatzeko eta informazio gehiago jasotzeko: 629 271 516 / info@elpobal.com

Ordutegiei dagokienez, ohikoak izango dira: burdinolak egunero irekiko ditu ateak, 10:00etatik 14:00etara, pazko astelehenean, apirilaren 2an, izan ezik, itxita egongo baita.

Muñatones Gazteluak (Muskiz) martxoaren 30ean eta apirilaren 1ean irekiko ditu ateak doako bisita gidatuak eskaintzeko. Bisitak 10:30ean eta 12:00etan hasiko dira, Lope García de Salazarrek "Bienandanzas e fortunas" ezagunak idatzi zituen dorrean. Erreserbak: 629 271 516 / info@elpobal.com.

Bakion, Txakolinguneak haurrentzako hiru tailer antolatu ditu martxoaren 25ean ("Itsasoa"), martxoaren 27an ("Umeen txokoa") eta apirilaren 3an ("Gastro tailerra"). Parte hartzaileek, 4 eta 12 urte artekoek, itsasoari, sukaldeari eta intereseko bestelako gai dibertigarriei lotutako gaitasunak garatuko dituzte. Tailerrak euskaraz eskainiko dira, 11:30etik 13:00etara eta euro bateko prezioa izango dute. Plaza mugatuak daude, horrenbestez, aldez aurretik izena eman behar da 94 602 85 13 eta 94 619 33 95 telefono-zenbakien bidez edo helbide elektroniko honetara idatziz: txakolingunea@bizkaia.eus.

Erakusketa iraunkorraz gain, "Inoiz gehiago ez! 1936-39 gerrako irudiak" izeneko aldi baterako erakusketa zabalik egongo da.

Horrez gain, Txakolinguneak irekiera-ordutegi berezia izango du Aste Santuan, astelehenetik igandera, 10:00etatik 15:00etara eta 16:00etatik 19:00etara, eta pazko astelehenean, 10:00etatik 15:00etara.

Bizkaiko Foru Aldundiaren erakusketa-aretoek ere ordutegi berezia eta jarduerak eskainiko dituzte. Rekalde Aretoak, gaur egun, Bruce Davidson argazkilari estatubatuarraren erakusketa bat hartzen du, baita Raisa Álava euskal artistaren erakusketa bat ere. Bi erakusketa horiek bisitatzeko ordutegi bereziak egongo dira: martxoaren 29an eta 30ean eta apirilaren 1ean eta 2an, 10:00etatik 14:00etara, eta martxoaren 31n, larunbatean, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:30era.

Ondare Aretoan (Maria Diaz Haroko kalea, 11, Bilbo) Roberto Rodet margolariaren obra ikusgai egongo da apirilaren 7ra arte. Bertan, gerraosteko euskal artisten belaunaldiko margolari balmasedarrak egindako lanen erakusketa zabal bat egongo da ikusgai. Aretoak egun hauetan irekiko ditu ateak: larunbatean, hilaren 31n, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Jaiegunetan itxita egongo da. Informazio gehiago: 94 406 77 37 / ondare.aretoa@bizkaia.eus.

Azkenik, Santimamiñe opor hauetako eskaintza kulturala osatuko duen baliabidea da. Santimamiñeko bisitarien zentrora hurbiltzen direnek honako ordutegi hau kontuan hartu beharko dute: 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 19:00etara, jaiegunetan;horrez gain, bisitak egiteko aukera egongo da: 10:00etan, 11:00etan, 12:00etan, 13:00etan, 15:30ean, 16:30ean eta 17:30ean. Nahitaezkoa da aldez aurretik erreserba egitea: 94 465 16 57 / santimamine@bizkaia.eus.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bizkaia

ir a Bizkaia »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120