Gorbeiarekiko irrika

Aste Santuan Gorbeiaz gozatzeko 9 bisita gidatu

Plazen kopurua mugatua da eta aldez aurretik izena ematea ezinbestekoa da

Deia.eus - 2018(e)ko martxoaren 24a, larunbata - 13:14etan eguneratua

Gorbeia Gune Turistikoak 9 bisita gidatu antolatu ditu.

Gorbeia Gune Turistikoak 9 bisita gidatu antolatu ditu.

Galería Noticia

Gorbeia Gune Turistikoak 9 bisita gidatu antolatu ditu.

Gorbeia Euskadiren bihotz berdea da eta oso gertu dago Bilbotik eta Gasteiztik. Hala eta gustiz ere, jende askok ez du ezagutzen. Hori dela eta, datorren Aste Santua Gorbeia Gune Turistikoak 9 bisita gidatu antolatu ditu, eskualdeko xarma ezagutarazteko helburuarekin.

Horrela, posible izango da ‘Artzain Egun batez’ esperientzia egitea, bai Aramaioko Oleta auzoan Maider Undak, txapeldun olinpikoak, duen Atxeta gaztandegian;bai Zeanuriko Ipiñaburu gaztandegian, Jon Etxebarria eta Puy Arrietarekin, ‘Ordizia Txapeldun’ XXX. gazta lehiaketako irabazleekin.

Era berean, aukera egongo da ‘Baias, Gorbeiako garagardoa’ nola egiten den ezagutzeko, Joselu Lopez eta Idoia Marañonen eskutik beren Oiardoko baserrian. Eta baita ‘Erlezain egun batez’ bihurtzeko ere, Aramaioko Aldeko Eztiaren arduradun Juan Mari Arriolabengoa erlezainarekin.

Proposamen ezberdinak izango dira Otxandio, Zeberio eta Otzarretako pagadian prestatutakoak: 3 bisita gidaturen bidez, Gorbeiako herrietan eta naturan murgiltzeko aukera eskainiko da. Eta, azkenik, goiz osoa eman ahal izango da Mairuelegorreta kobazuloetan espeleologia praktikatzen, edota duela gutxi 50 urte bete dituen Uribarri-Ganboako urtegiaren historia ezagutzen.

Bisita guztietan plaza kopurua mugatua da. Ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea

Gorbeiako turismo bulegoetan:

Gorbeiako Turismo eta Informazio Zentroa (Gorbeia iparraldea)

Zubiaur plaza, Z/b (Museo Etnografikoa), Orozko, T_946 12 26 95 • turismo@gorbeialdea.com

Gorbeialdeko Kuadrillako Turismo Bulegoa (Gorbeia hegoaldea)

Bea Murgia enparantza, Murgia, T_945 43 04 40 • 663 86 00 58 • turismo@gorbeialdea.eus


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bizkaia

ir a Bizkaia »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120