24. EDIZIOA

Bilboko Zinemaldi Fantastikoa maiatzaren 4tik 11ra izango da

Sekzio Ofizialeko epaimahaia, zinean espezializatutako Janire Zurbano kazetariak, Joanes Urkixo idazle eta gidoilariak eta Koldo Almandoz zinegile donostiarrak osatuko dute

DEIA - 2018(e)ko martxoaren 23a, ostirala - 10:49etan eguneratua

Joanes Urkixo, epai mahaian izango da.

Joanes Urkixo, epai mahaian izango da.

Galería Noticia

Joanes Urkixo, epai mahaian izango da.

Bilboko Udalak urtero antolatzen duen Bilboko Zinemaldi Fantastikoak (FANT), maitzaren 4tik 11ra izango du bere 24.go edizioa. Lanak aurkezteko epea amaitu ondoren, FANTek 1.056 film jaso ditu, aurreko urtean baino 125 gehiago, mundu osoko berrogeita hamar herrialdetatik etorritakoak.

BILBO. Zinemaldiak aurrera jarraituko du epaimahaiaren eta ikusleen iritziz hoberenak izan diren film laburrei ematen zaizkien 3.000 euroko bi sariekin eta epaimahaiaren iritziz Euskal Herriko film labur hoberenari ematen zaion 2.000 euroko sariarekin. Horrez gain, aurtengo edizioan 1.500 euroko saria gehituko da, Panorama Fantastiko Laburreko Film Labur Hoberenarentzat. Bilboko Udalak, film labur formatua bultzatzeko aurrera daraman jarduketa ildoa indartzen duten lau sari dira, izan ere, hori baita Zinemaldi Fantastikoaren nortasun ikurretako bat.

Berrikuntza gisa, FANTen hurrengo edizioak ekarpen ekonomikoa gehituko die film luzearen alorreko sariei. Horrela, Sekzio Ofizialeko Film Luze Hoberenak 3.500 euro jasoko ditu, eta Panorama Fantastiko Saileko Film Luze Hoberenak, 2.250 euro. Izan ere, Panorama Fantastiko Saileko sarietara bideratzen diren ia 4.000 euroekin, berretsi egiten da zinemaldiak eta Bilboko Udalak zinegile gazteen lanaren alde egiten duten apustua.

Horrez gain, Euskal FANT Laburrean Sekzioko Antzezpen Hoberena lehen aldiz sarituko duen “Euskal Aktoreen Batasunaren” sari berria ere emango da. Sari horren aukeraketa, Euskal Aktoreen Batasunak izendatutako epaimahaiaren esku egongo da.

EPAIMAHAIA

FANTek Sekzio Ofizialerako epaimahaia osatuko duten pertsonak ezagutarazi ditu. Hauek izango dira: Joanes Urkixo idazle eta gidoilaria;Koldo Almandoz zinegile donostiarra, nazioarteko hainbat jaialditan aukeratu eta saritu diren filmen egilea, Cannesen, Donostian, Rotterdamen, Baficin, Habanan, Dei Popoli Jaialdian, Ficalin, ZINEBIn, eta baita FANTen ere (“Deus et machina”, 2013ko Film Labur Hoberena);eta zinean espezializatutako Janire Zurbano kazetaria, Cinemanía aldizkariko erredaktorea eta ohiko kolaboratzailea beste medio batzuetan.

Panorama saileko epaimahaiari dagokionez, Daniel Romero zinegileak, generoko hainbat film laburren egile eta gaur egun bere lehenengo film luzean, Sitgeseko Zine Fantastikoko Nazioarteko Jaialdiko Pitchbox-eko Sari Finalista irabazi duen “Las hijas” beldurrezko thrillerrean, lanean ari denak;Mentxu Sesar bilbotarrak, bideoklip, film labur eta dokumental zuzendariak, “Sputnik!” dokumentalarekin FANTetik igaro zenak;eta Vanesa Fernández Guerra, Doktore Ikus-entzunezko Komunikazioan eta ZINEBIko, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren zuzendari berriak osatuko dute.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120