esne krema goxo bat

Euskal gaztandegiek Gaxure, gaztaren prestatze prozesuan soberan geratzen den gazuretik datorren krema berritzailea ekoizten hasi dira

Emaitza, testura krematsua duen esne krema leun, goxo eta artisau bat da

Deia.eus - 2018(e)ko martxoaren 23a, ostirala - 10:00etan eguneratua

Euskal gaztandegiek Gaxure gazta ekoizten hasi dira

Galería Noticia

Euskal gaztandegiek Gaxure gazta ekoizten hasi diraEuskal gaztandegiek Gaxure gazta ekoizten hasi dira

Gaxure, gaztaren prestaketan soberan geratzen den gazuretik sortzen den krema berritzaileak, laborategitik gaztandegietara eman du saltoa. Hainbat euskal gaztandegik, ardi latxa gazta ekoizten dutenak, Leartiker Zentroak ,Lea Artibai eskualdeko Landa Garapenerako Alkarteak eta herri ekoizleek elkarlanean egindako produktu gastronomiko berritzailea ekoizten hasi dira.

Bilbo. Zenbait urteko ikerketa burutu ondoren, Leartiker Zentroko ikertzaileek Gaxure garatzea lortu dute, merkatuan existitzen ez den produktu, elikagarria, zaporetsua, naturala eta garaikoa den -otsailetik ekainera Idiazabal gaztaren ekoizpenarekin batera- eta sukaldaritza erabilera anitzak dituenak.

Leartiker, herri ekoizleak bezalako agente desberdinekin batera eta Paul Ibarra bilbotar sukaldariak, gaur goizean produktu berria aurkeztu dute dastatze eta sukaldaritza tailer baten bidez. Bertan, sukaldari-buruak jakia jasotzen dituzten errezeta anitzak erakutsi ditu, moluskuentzako saltsetatik, entsaladen ongailuetara edo bonboi beteak non Gaxurek zaporearen indartzaile zein krematasun emaile papera jokatzen du.

Gaxure ardi latxaren esnearen gazurak dituen propietate elikagarriaz eta, aldi berean, hondakinaren etengabeko alferrikako galeraz jabetzean sortzen da. Orain, Gaxurek ardi latxaren esnearen ustiapen zikloa biribiltzen du. Izan ere, gaztaren ekoizpenak gazur hondakin ugari sortzen du. Hondakina orain arte ez da balio erantsia duen produktu bat sortzeko lehengai moduan ulertu naiz eta leku batzuetan animalien elikagai moduan erabili. Gazuraren isuriek, gainera, ingurumen-eragin nabaria eragiten dute, materia organiko ugaria duelako. Gaxure ekoizleek, orain, soberan dagoen gazura errentagarri egin eta balorean jartzen dute. Modu honetan, gazur 19 litro bakoitzeko Gaxure 1,5 kilo lortzen dituzte. Esne gazuraren eraldaketaren emaitza, hainbat gaztandegi murgilduta daudenak, testura krematsua duen eta gazuraren karamelizaziotik datorren esne krema goxo, leun eta artisau bat da.

Erabateko ustiapena

Gaxureren ekoizpen prozesua ekonomia zirkular ereduan integraturiko prozesua da. Izan ere, gaztandegietan sortu den azpi-produktua 100%ko balio erantsia duen duen produktuan bihurtzen da. Ustiapena, horrela, osoa da, Gaxureren ekoizpenak ez duelako inolako azpi produkturik sortzen.

“Ekoizpen prozesua gaztandegien egunerokotasunarekin bateragarria da. Gainera, gaztandegi artisauek inbertsio handirik egin gabe beraien negozioa dibertsifikatu ahal izateko aukera bat da. Aldi berean esnearen gazurak eragiten duen buruhaustea konpondu eta “gourmet” sailkapena jasotzen duen produktua lortzen dute”, dio Naia Andonegik, Leartiker Zentroko Elikagaien Teknologia saileko zuzendariak.

Tamaina anitzeko ontzietan aurkeztua, gaur egun gaztandegiek hiru mota ekoizten dituzte: Gazur krema naturala, kanelarekin eta oliba-olio birjinarekin eta modu anitzetan dastatu daiteke. Horrela ba, igurtzirik eta saltsa desberdinetarako bizigarri bezala erabili daiteke. Baita postreak, bonboiak edo goxokiak egiteko ere.

Ekoizleen arabera, Gaxure gazta moduan, “eguneko edozein momentuan, bai gosarian, askarian edota produktu gaziekin gosegarri moduan”. “Ogiarekin, fruitu lehorrekin, izokinarekin, edo mahatsekin primeran egiten du bat. Gainera, gozotegietako produktuak sortzeko osagai moduan erabili daiteke. Goxokiak, izozkiak…, azaltzen du Paul Ibarrak, Bilboko Zazpi Kaleetako Los Fueros Jatetxeko sukaldari-buruak.

Markinako Baskaran eta Asteatuko Saskagoin gaztandagietan Gaxure ekoizten ari dira dagoeneko. Biak Idiazabal Jatorrizko Izendapeneko eta Ugao-Miraballeseko Esnetik, ekoizle txikien kooperatibako partaide.

Informazio gehiagorako eta elkarrizketetarako:

Manuel Romero – 657 70 11 36 mromero@arrocomunicacion.com

ARRO Comunicación 653 73 62 86 / 944 36 14 93

www.arrocomunicacion.com

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bizkaia

ir a Bizkaia »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120