'www.marcotopo.com'

"Marko Sator"-ren jolasa aurkeztu du Gernikak

Familiek eta umeek udalerritik beraiek bideratutako bisita egiteko esplorazio jokoa da

deia.eus - 2018(e)ko martxoaren 23a, ostirala - 11:23etan eguneratua

"Marko Sator"-ren jolasa aurkeztu du Gernikak

"Marko Sator"-ren jolasa aurkeztu du Gernikak

Galería Noticia

"Marko Sator"-ren jolasa aurkeztu du Gernikak

Turismo bulegoak Gernikara hurbiltzen diren hainbat motatako bisitariak bideratzeko beste urrats bat eman nahi du. Duela egun batzuk 360 graduko buelta ematen duten alegiazko irudi-errealak ikusteko gafak aurkeztu zituzten, Gernikako turismo errekurtsoak ikusteko.

Oraingo honetan Gernika bisitatzeko modu ezberdina eta atsegina aurkeztu dute, familiarekin batera gauzatu daitekeen jarduera. Ibilbide bat segitu behar dute, interesa duten zenbait tokitan informazioa jasotzeko geldiuneak eginda. “Marko Sator”-ren jolasa da jarduera hau, esplorazio jolasa da, familiek eta umeek udalerritik beraiek bideratutako bisita egiteko eta, era berean, bisita guneetan informazioa eta kontu bereziak jasotzeko. Jolas turismo bulegoan jaso daiteke, dohainik, eta ibilbidea aktibatzeko kode bat daukate. Aplikazioa bisitariaren smartphone-an edo tablet-ean jasotzen da eta kodearen bitartez udalerriaren mapa eta froga gauzatzeko behar diren pegatina batzuk lortzen dira.Turismo bulegoak bi alde dituen liburuxka banatuko du. Alde batean, erronkak erantzuteko guneak jasoko dira eta, bestean, Gernikaren gaineko edukiak dituzten denbora-pasak egongo dira.

Jolasarekin hasteko bisitariak abenturaren “Marko Sator”-ren (www.marcotopo.com) web orrian dagoen kodea sartu behar du. Jolasa 6 urtetik 12 urtera bitarteko gazteei zuzenduta dago, parte hartzen duten jokalariek abenturaren protagonista bihurtzen dira, Marko Sator eta, bere arreba den, Marta Sator pertsonaiekin batera. Helburua izango da Flopiak askatzea. Flopiak Sator Zoro zientzialari maltzurrak bahitutako izakitxo liluragarriak dira. Izakitxo hauek askatzeko mapan markatutako Gernikako lekuak esploratu behar dira, beraien dispositiboetan planteatutako galderak erantzun behar dituzte, ondoren, froga gauzatu dutela adierazteko pegatina jarri behar dute.

Esperientzia berria

Elkarreragilea den proposamen honek papera eta formatu digitala batzen ditu. Formatua erraza eta jatorra da, ondorioz, gero eta hiri eta museo gehiagok erabili ohi du beraien errekurtsoak eta bildumak ezagutzera emateko jolasen bitartez. Jolasaren helburu turistikoa da ume txikien arreta mantentzea kultura turismoa gauzatzen denean, eta familiak elkarrekin goza dezaten duten ondasun historikoa eta kulturala bisitatzen dutenean. “Marko Sator”-ren abentura bakoitzak esploratu behar den tokiaren mapa dauka eta bisitatzen ari diren tokiaren historia eta ondasun izaera duten hainbat erronka planteatzen dira “app” web batean.

Jolasa amaitzen denean, lagunei bisita gomendatzeko aukera ematen du, Ez da “Like” bat bakarrik Facebook-a den modura, Gernika-Lumo bisitatzeko benetako preskripzio bat baino.

Horrez gain, aplikazioak ibilbide bisitatuenak zein diren, bisitek zenbat dirauten, bisitarien iritziak eta abar ere adierazten ditu. Estatutik etorritako bisitarien erdiak familian etorri ziren, 2017an.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Kostaldea

ir a Kostaldea »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120