ikertzaileak itzuli berri dira

EHUko ikertzaileak Antartikan izan dira, han bizirauten duten landareetako batzuk ikertzen

Taldeak, landare espezie batzuek nola biziraun dezaketen horren ingurune gogorrean ikertu du

EP - 2018(e)ko martxoaren 22a, osteguna - 11:44etan eguneratua

José Ignacio García-Plazaola, Beatriz Fernández Marín eta Marina López Pozo.

José Ignacio García-Plazaola, Beatriz Fernández Marín eta Marina López Pozo. ( Argazkia: UPV/EHU)

Galería Noticia

José Ignacio García-Plazaola, Beatriz Fernández Marín eta Marina López Pozo.

Esukal Herriko Unibertsitateko (EHU) ikertzaileak, Jose Ignacio Garcia-Plazaola, Beatriz Fernandez Marin eta Marina Lopez Pozo, Antartikatik itzuli dira. Espainiako Batzorde Polarraren Antartikako 2017/18 kanpainan parte hartu dute. Taldeak, landare espezie batzuek nola biziraun dezaketen horren ingurune gogorrean eta beren ehunetan urik gabe denboraldi intermitentetan ikertu du.

BILBO. EHUko taldea joan den igandean heldu zen Antartikatik, bidaian duela hilabete luze abiatu eta gero. Zazpi egun eman dute itzulera bidaian, Livingston irlatik Ushuaiara (Argentina), "Hespérides" ontzian joanda;gero, autobusez Punta Arenas (Chile) herrira iritsi dira, eta, handik, Bilbora.

EHUko EkoFisko ikerketa taldeko hiru kideak Juan Carlos I (BAE JCI) Espainiar Base Antartikoan izan dira, hegoaldeko Shetland artxipelagoko Livingston uhartean (zirkulu polarraren mugatan). Han egonda, EHUko taldeak aztergai izan ditu zenbait mekanismo, tenperatura baxuko eta arras ur gutxiko baldintzetan flora antartikoak bere fotosintesiari jardunean eusteko baliatzen dituenak.

"Antartika hainbat prozesu ikertzeko aukera ematen duen laborategi natural bikaina dugu;ondorioz, herrialde eta jakintza arlo askotako zientzialariak erakartzen ditu. Baina, aldi berean, Antartika bada basa eremu urruna ere, eta, beraz, aurreikusi ezina;eta hango meteorologiak guztiz baldintzatzen ditu ikerlanaren eguneroko jarduna eta lan logistikoak, nola hala, ekipamendua, bizigaiak eta pertsonak mugitzeko eragiketak", adierazi du Jose Ignacio Garcia-Plazaola EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Landareen Biologia eta Ekologia Saileko ikerlariak.

Hala eta guztiz, azpimarratu du kanpaina funtzionarazteko ardura duen gizataldearen aurrera egiteko gaitasunari esker, helburu zientifikoak emaitza onak lortuta bete direla.

INFORMAZIO "BALIOTSUA"

Ikerketa lanak "nahi bezala" egin ahal izan dituztela eta lehortzea zein izoztea jasateko gauza diren organismo bakanetako batzuei buruzko "informazio izugarri baliotsua" lortu dutela jakinarazi du Beatriz Fernandez Marin EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Landareen Biologia eta Ekologia Saileko ikerlariak.

Zehazki, goroldio antartikoen zenbait espeziek tenperatura ezberdinetan izan ohi dituzten erantzun fotosintetikoak;Antartikako bi landare baskular bakarretakoa den Deschampsia Antarcticaren eguneroko erritmoak, eta espezie batzuek lehorketarekiko eta izoztearekiko duten tolerantzia bikoitza aztertu dituzte ere.

Ikerlan hauek guztiak EHUk eta Balear Uharteetako Unibertsitateak (UIB) koordinaturiko TOPSTEP proiektuaren barruan egiten dira, eta Espainiako Antartikako 2017/2018 Kanpaina osatu duten 16 ikerketa proiektuetako bat da.

"TOPSTEP proiektuaren helburua da hazkundearen eta ingurumen faktore kontrakoen arteko konpromisoak aztertzea, eta landareen emankortasuna arrazionalki hobetzeko oinarriak ezartzea. Ikerlan hauek amaitzeko, "Hespérides" ontzia maiatzean iritsi arte itxaron beharko da, garraiatzen ari den laginak orduan analizatuko baitira behar bezala, bigarren fase batean. Fase hori ez da hain kitzikagarria izango, baina bai proiekturako bestea bezain beharrezkoa", esan du Fernandez Marinek.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120