Zirrikituetatik begira

Bira, soilik Bira

Josu Torre - Jueves, 22 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:00h

Columnista Josu Torre

Galería Noticia

Columnista Josu Torre

SIESTA galazotzeko ikuskizuna berriro, urtero bezala, euskal telebistan. Bai txirrindularitza zalea naiz baina, horren gainetik, hau da zuzenean ikustetik telebistan ikustera nabarmen gehien irabazten duen kirola. Har ezazu Tourmalet, Angliru, Dolomitak, Urkiola edo Arrateko bihurgune edo zuzenik ezagunena eta behin -edo suertez bitan- ikusiko dituzu Pro Tour-eko izarrak edota edozein mailako amateurrak. Kristoren malkar edo piñadian kotxeak utzi, mendi edo magalean ibilaldia egin toki hori hartzeko, eta datozen bezain laister alde egiten duten atleta izarditsu bezain kolore-tsuok abiadan ikusteko. Une bakar batez eta kitto. Aspaldi bezalako karabanak balira sikiera. Han giñan ume eta handixeagoak bisera moduko bat, kakao botilatxoa, karameloak edo amari eramateko abanikoa oparitzen zituzten ehunka kotxe, kamioi edo moto ikusgarriren zain. Ah, eta atzetik zetozen karreristen zerrenda, zenbakia ikusiz nortzuk ziren jakiteko. Alde makala, sofa gozoan erdi etzan edo txokoan nahiz tabernan lagun artean gaiaren inguruan jakinduria frogan jartzeko besteekin. Jakinduria edota teknika, zeren datuak smartphona ongien darabilenak aterako ditu. Dagoeneko martxan da Volta eta gero gerokoak, kazetaritzak udako sugea izendatzen duen beste bertsioa bat.

Gaurko sermoia ez zihoan hortik eta luzatu naiz. Karrera horien izenean nuen gogoa jarrita. Sortu zenetik arabera, munduko hirugarrena omen da egunotan Katalunian abian den hori. Tourra eta Giroaren ondotik alegia. Iragartzen hasi zirenetik nekien Volta ikus edo entzun orduko Kataluniakoaz ari zirela “de Cataluña” horren beharrik gabe, abuztuaren bukaeratik irailaren erdira korritzen den Vuelta Espainian zehar ibiliko den bezala. Zer esanik ez maiatzeko Giroa eta uztaileko Tourra herrialde ongi definitutakoak direla. Soberan, beraz, Italiako edo Frantziakoak direla gehitzea. Afera edo rollo guzti hau, Basque Country Bira izen berri horri inolako sentzurik ez diodalako ikusten. Ez Eibarkoa ez Euskadikoa, Bira da horren marka, Basque Country horretan soilik esaten delako.

etiquetas: josu torre

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120