Julian Auzmendiren erakusketa, Legazpiko Katilu tabernan

Naturako argazkiak eta erretratuak jarri ditu ikusgai eta apirilaren 30a bitartean egongo dira bertan

Jueves, 22 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Julian Auzmendik Barilochen ateratako argazki panoramikoa.

Julian Auzmendik Barilochen ateratako argazki panoramikoa.

Galería Noticia

Julian Auzmendik Barilochen ateratako argazki panoramikoa.

legazpi- Julian Auzmendi argazkilari lLegazpiarrak erakusketa ireki zuen atzo bere herriko Katilu tabernan. Hamabi argazki jarri ditu, sei zuribeltzean eta sei koloretan, eta apirilaren 30a bitartean egongo dira bertan.

Auzmendik urte asko darama-tza argazkiak ateratzen eta erakusketa honetarako bere ibilbideko hamabi une aukeratu ditu. Argazki batzuetan natura da protagonista eta besteetan, berriz, pertsonak ageri dira. Gai sozialak eta argazki esperimentalak ere ikus daitezke.

Ikatza argazkilari elkartearen sortzaileetako bat izan zen. Asko bidaiatu du eta erakusketa asko egin ditu: Beasaingo Aterpe tabernan, Itsasondon eta Legazpin. Itsasondon ikastaro bat eman zuen eta ondoren erakusketa egitea eskaini zioten. Legazpi erakusketa kolektiboak eta indibidualak egin ditu.

Ikus-entzunezkoak ere gusta-tzen zaizkio. Azkenekoa Argentinari buruzkoa izan zen. Urtarrilean eskaini zuen. Hurrengo emanaldia, beharbada, Europako hiriei buruzkoa izango da. Oraindik erakutsi gabeko Euskal Herriko argazki asko ere baditu: Enkarterrietatik Zuberoara.

Dagoeneko erakutsi dituen ikus-entzunezkoen artean, Danubio, Grezia, Nafarroa, Kroazia eta New Yorki buruzkoak daude.

Hurrengo bidaiari dagokionez, Baltiko itsasoan kruzero bat egin nahi du. Orain arte ikusitako tokien artean, New York eta Argentina iruditu zaizkio ikusgarrienak. New York hirigintza aldetik eta Argentina naturari dagokionez. - A.Z.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120