topaketak, mintzaldiak eta aurkezpenak

Hego Lapurdiko euskararen hiztegia aurkeztuko dute

Sarako Idazleen Biltzarraren aurtengo edizioan izango da, apirilaren 1 eta 2an ospatuko dena

Franck Dolosor. Baiona - 2018(e)ko martxoaren 22a, osteguna - 06:00etan eguneratua

Sarako Idazleen Biltzarraren hogeita hamabosgarren edizioaren aurkezpena, Baionan.Argazkia: F. Dolosor

Sarako Idazleen Biltzarraren hogeita hamabosgarren edizioaren aurkezpena, Baionan.Argazkia: F. Dolosor

Galería Noticia

Sarako Idazleen Biltzarraren hogeita hamabosgarren edizioaren aurkezpena, Baionan.Argazkia: F. Dolosor

“Saran astia” dio esaera zaharrak, gauzak egiteko denbora dagoela alegia. Saran prest badaude Idazleen Biltzarraren hogeita hamabosgarren edizioa ospatzeko. Apirilaren 1 eta 2an izango da, igandean arratsaldeko hiruretan hasita eta astelehenean, egun osoan. Durangoko Azokaren ahizpa txikia deitzen dioten hitzordu horretan, euskarazko idazleekin edo Euskal Herriari buruz erdaraz idazten dutenekin zuzenean hitz egiteko aukera dago Sarako kiroldegian.

Berrikuntzak Uzta berria aurkezteko erabiltzen dute askok Sarako hitzordua eta berrikuntzen horien artean dago, adibidez, Koldo Zuazo hizkuntzalari eibartarrak Saran bertan bost urtez landu duen hiztegia. 2013an Larrun mendi magalera joan zen gipuzkoarra bertako euskara jasotzeko asmoz. Bost urtez adin askotako eta lanbide desberdinak dauzkaten laguntzaile askoren ekarpenak bildu ditu Zuazok eta hiztegian lau mila eta berrehun hitz baino gehiago sailkatu ditu. “Hegoaldean mota horretako lauzpabost lan daude eta Iparraldean lehena da” zioen Zuazok Baionako euskal museoan egindako aurkezpenean. Gipuzkoarrak gogoratu zuen Sarak asko eman ziola euskarari hamazazpigarren mendean literatura klasikoaren zenbait idazle bertakoak zirelako. Zuazoren ustez gaur egun ere Larrun aldeko herrixkak asko eman diezaioke euskarari.

Sarako idazleen biltzarrean gogoan izango dituzte duela gutxi hil diren hiru euskaltzale: Jean Michel Larrasquet irakaslea, Jean Nesprias dantzaria eta Joxean Ar-tze olerkaria, azken hau maiz ager-tzen zen Lapurdiko literatura azokan. Aurtengo “Biltzar” sariak Jean Claude Larronde Baionako historialaria eta Auxtin Zamora olerkari senpertarrari emanen dizkiete. Lehenari eskertu nahi diote Euskal Herriko historiaren dibulgazioa egin izana denbora luzean. Larronden arabera, ezinbestekoa da historia ongi ezagutzea iraganeko akatsak ez errepikatzeko etorkizunean. Bere aldetik, Auxtin Zamorak uste du urteetan Hatsa olerkari taldean egindako lana eskertu nahi izan diotela. Zamoraren hitzetan emango dioten saria Hatsa ekimenean idazten duten olerkari guztiei zuzentzen zaie. Senpertarrak dio “ohore handia dela horrelako saria eskuratzea auzo herrian” eta biho-tzetik eskertu du Biltzarraren antolatzaileek erakusten duten leialtasuna, kemena eta esku zabaltasuna beren lanari esker idazleek erakusleiho paregabea daukatelako urtero.

Bi egunez topaketak, mintzaldiak eta mota guztietako aurkezpenak egingo dituzte Saran. Eneko Bidegain kazetari eta irakasleak Euskal Herriaren lurraldetasunari buruzko gogoeta plazaratuko du Pamiela argitaletxearen eskutik. Bere aldetik, Xabier Elosegi ikertzaileak Senpereko euskara hamazortzigarren mendean nolakoa zen erakutsiko du. Ttotte Etxebeste urruñarrak lehen poesia lana agertuko du: Ezin erranezko hitzak (Maiatz). Herria, bizia, borroka, amodioa eta askatasuna bezalako gaiak jorratu ditu lapurtarrak bere lehen liburuan.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120