Atletismoa

Euriak jaia zapuztu du

MUNARRI ATLETISMO TALDEAK SOPELAKO HERRILASTERKETAREN HAMASEIGARREN EDIZIOA ANTOLATUZUEN, BAINA PARTE-HARTZE TXIKIA IZAN ZUENEGURALDI TXARRAGATIK

Miriam Rodriguezen erreportajea - Jueves, 22 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 10:53h

Munarri Atletismo Taldeak AprendeTEA elkarteari emandizkio dohaintzak.

Munarri Atletismo Taldeak AprendeTEA elkarteari emandizkio dohaintzak. (Jose Sampedroren argazkiak)

Galería Noticia

Munarri Atletismo Taldeak AprendeTEA elkarteari emandizkio dohaintzak.

HAMASEI urtez antolatu dugu lasterketa hau eta hirutan bakarrik egin du euria”, azaldu dio DEIAri Javier Corralesek, Munarri Atletismo Taldeko kideak. Bakarrik hirutan egin du euria, baina azken honetan haizea eta hotza ere egon dira. Udaberria gertu-gertu badago ere, negua azken astinduak ematen ari da. Goiza hotza izan zen, eta lehen orduetatik euria tarteka agertu zen, minutu batzuetako zaparradekin batera. Euriaren eta hotzaren erruz, Sopelako Herri Lasterketako hamaseigarren edizioa distirarik gabe geratu zen erabat. Aurreko iganderako, lasterketaren egunerako, meteorologia aurreikuspenek egun euritsu eta hotza iragartzen zuten, eta halaxe izan zen. Nolanahi ere, aurreko urtekoa gertatzeko esperantza zegoen. Izan ere, aurreikuspenak okertu egin ziren eta eguzkia egin zuen egun osoan. Eguraldi eskasaren ondorioz, eskolarteko kategorietan parte-hartzea txikitu egin zen. 800 umek eman zuten izena, eta azkenean gutxiago agertu ziren. “Bagenekien eguraldi txarra eginez gero ume asko ez zirela etorriko, eta hala izan da. Nagusien kategorian ez da gertatzen, baina umeenean bai”, ziurtatu du Corralesek.

Dena dela, ausart ugarik ez zuten hitzorduarekin huts egin, eta goizeko 10.30 baino lehen erakundeak antolatutako zirkuitura iritsi ziren. Horrela, txikienek 400 metroko distantzia egin zuten, benjamin aurrekoek bezala. Benjaminek 800 metro egin zituzten, eta kimuek 1.200 metrokoa egin zuten. Haurrek 1.500 metroko ibilbideari egin zioten aurre, eta kadete eta gazteek, 3.000 metrokoari. Lasterketa guztiak mistoak izan ziren, eta domina bana eman zieten txikien eta benjamin aurrekoen kategorietako lehen hiru sailkatuei, eta garaikurra eta domina bana, gainerakoei. Gainera, parte-hartzaile guztiek hornidurako poltsa bana jaso zuten.

Lasterketetan giro paregabea izan zen. Txikienek gurasoen laguntza izan zuten. Elkarrekin korrika egin zuten, beldurrik ez izateko. Mugikorrak eskuetan, inork ez zuen seme-alaben proba galdu nahi izan, taldeka jartzen ziren mugimendu guztien irudiak egiteko. Hala ere, parte-hartzaileren bat negarrez hasi zen irteeran bertan, edo korrika egiten denbora gutxi zeramala. Hori bai, parte-hartzaile batzuk nabarmendu egiten ziren, ia-ia beren gurasoak baino azkarrago joan zirelako.

Benjaminen kategorian esperientzia gehiagoko korrikalariak ikusten ziren, eta igartzen zen kros bat baino gehiago eginda zituztela. Irteera gogorra, lasaitasuna lasterketa erdian eta esprint handia bukatzeko. Hala ere, bati baino gehiagori lasterketa luze egin zitzaien, eta ikusleek animatzen bazituzten ere, bukatzea asko kostatu zitzaien.

Bestalde, beste urte batzuetan bezala, proba solidarioa izan zen. Korrikalari bakoitzak kopuru bat ordaindu zuen dortsalagatik;bi euro senior eta beteranoen kategorietan eta euro bat gainerakoetan. Munarri Atletismo Taldeak AprendeTEA elkarteari eman dizkio dohaintzak, Autismo Espektroaren Nahasteak eta Asperger dituzten Familien Prestakuntza eta Aisiaren Sustapenerako Elkarteari.

Emaitzei dagokienez, lasterketak honela bukatu ziren: kimuetan, Julene Arriaga izan zen azkarrena, eta ondoren, Aner Céspedes eta Iñigo Sarro. Haurren mailan, Juan Abaitua izan zen lehena, eta ondoren, Unai Eizagirre eta Haizea Rueda. Bukatzeko, kadete-gazteen kategorian Eki Egigurenek, Eneko Melendezek eta Telmo Sanzek osatu zuten podiuma.

Ezustekoak eta faltak egon baziren ere, antolakuntza oso pozik dago parte-hartzearekin. Alabaina, espero dute datorren urtean eguraldi hobea izatea. Hala ere, Sopelako neska-mutilez gain, beste klub batzuetako atletak ere etorri dira, esaterako, Bilbao Atletismo Taldekoak, Santurtzi Atletismo Taldekoak edo Berango Atletismo Taldekoak.

Eskolarteko krosen denboraldia bukatu bada ere, korrikalariek proba gehiago dituzte egutegian lasterka egiteko. Izan ere, herri krosek denboraldiaren gainerako hitzorduak hartzen dituzte. Sopelako Herri Lasterketa haietako bat da. Euriak eguna zapuztu du, baina seguruenez datorren urtean zortea izango dugu hitzordu honetan, eta beti bezala Sopelako eta inguruko jende ugarik hartuko du parte.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120