Cementos Lemonaren 100. urteurrena

Lemoak eta Areatzak baldosa berria dute

Sortzaileak, Areatza Herri Eskola eta J.B. Eguzkitza Meabe eskolako bi ikasle dira

Deia.eus - 2018(e)ko martxoaren 22a, osteguna - 11:24etan eguneratua

Areatzako Itsaso Arresek izan da irabazlea.

Areatzako Itsaso Arresek izan da irabazlea.

Galería Noticia

Areatzako Itsaso Arresek izan da irabazlea.

Lemoak eta Areatzak, diseinu berria estrenatzen dute herrien baldosetan. Itsaso Arrese eta Iraia Velastegi sortzaile gazteak izan dira Cementos Lemonak sustatutako‘Zure herriko baldosa diseina ezazu’ lehiaketaren irabazleak. Areatza Herri Eskola eta Lemoako JB Eguzkitza Meabe LHko 3. eta 6. maila arteko 207 ikaslek parte hartu dute Cementos Lemonak bere 100. urteurrenean ekitaldien barruan suspertutako lehiaketa honetan.

Areatzako Itsaso Arresek (11 urte) egindako eguzki laurdenaren diseinua eta Lemoako Iraia Velastegik (LHP 5. maila) sortutako borobil zentrokide barneko lorea –koloretako margoez eginda–, Cementos Lemonako Zuzendaritzako bi kidek eta Arte Ederretan lizentziatutako diseinatzaile grafiko batek osatutako epaimahaiari gustatu zitzaion.

“Aukeraketa ez zen erraza izan oso lan bikainak baitzeuden. Azkenean, Itsaso eta Iraiarenak aukeratu genituen zementuan eraikitzeko aukera ematen zigulako”, adierazi zuen Alberto Marinek, Cementos Lemonako zuzendari komertzialak.

Marinerekin batera, Cementos Lemonako lantegiko zuzendaria Elena Guede, Yolanda Abad (Administrazioko kidea) eta aholkulari-zuzendari izandako Rafael de Ellacuria izan ziren “Zure herriko baldosa diseina ezazu” sari banaketan. Bertan, irabazleei tableta elektroniko eta beraien diseinuaren erreplika markoztatua eman zieten. Gainerako partehartzaileei 3D pinturarako pack bana jaso zuten.

Bestalde, Cementos Lemonak “Zure herriko baldosa diseina ezazu’ lehiaketan parte-hartutako ikastetxeei saritu nahi izan zuten, Iraia eta Itsasoren baldosen zementuzko kopia batekin, halanola 32 pulgadetako telebista, eskola material moduan, Marinen aburuz “ikasleen eguneko jarduerak erraztuko duena”.

Cementos Lemonak bere 100. urteurrenean suspertutako “Zure herriko baldosa diseina ezazu” ekimen honen bitartez, Cementos Lemonak Arratiako haraneko umeengana Lemoako fabrikaren historia hurbildu nahi izan du, bere mendeurrenean zehar eskualde osoko ikurra izan dena, mundu osora bere izena zabaldu duelarik.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Arratia-Nerbioi

ir a Arratia-Nerbioi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120