"Bariazioa esaldien intonazioan"

EHUko EUDIA ikerketa taldeak euskaldunen intonazioaren mapa geolinguistikoa osatu du

Lanak euskararen zazpi lurraldeetako 138 gazteren oinarrizko esaldien intonazioa aztertu du

EP - 2018(e)ko martxoaren 21a, asteazkena - 13:24etan eguneratua

EHUko EUDIA ikerketa taldeak euskaldunen intonazioaren mapa geolinguistikoa osatu du.

EHUko EUDIA ikerketa taldeak euskaldunen intonazioaren mapa geolinguistikoa osatu du.

Galería Noticia

EHUko EUDIA ikerketa taldeak euskaldunen intonazioaren mapa geolinguistikoa osatu du.

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) EUDIA euskararen bariazioa aztertzeko ikerketa taldeak "Bariazioa esaldien intonazioan" ikerketa argitaratu du. Euskararen zazpi lurraldeetako 138 gazteren oinarrizko esaldien intonazioa aztertu du bertan. Ikertzaileek, 18-27 urteko emakume eta gizonen esaldiak grabatu zituzten eta esaldi guztiak (944) transkribatu, etiketatu, aztertu eta mapa geolinguistikoa egin dute.

BILBO. Jon Zarate Euskararen eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreordeak, Gurutze Ezkurdia Bilboko Hezkuntza Fakultateko dekanoak eta Aintzane Etxebarria eta Asier Romero EUDIA ikerketa taldeko kideek aurkeztu dute lana asteazken honetan.

Ikertzaileek "Lagunak sagarra saldu du" moduko esaldi jakinak gaztelaniaz edo frantsesez aurkeztu zizkieten zazpi lurraldeetako 138 gazteri (74 neska eta 56 mutil), euskaratu zitzaten eta intonazioaren ezaugarriak aztertzeko. Grabazioan bi aldiz esan behar zuten. EUDIAko taldeko kideek bi multzo bereizi zituzten mintzatzaileen artean: euskara etxean jaso dutenak (81 neska-mutil) eta txikitan eskolan jaso dutenak (47). Gazte guztiek D ereduan ikasi zuten, eta gehienak unibertsitateko ikasleak ziren inkesta burutzean.

Hain zuzen ere, sei esaldi mota aztertu zituzten: adierazpen esaldia, bai-ez galderak, nor/zer galderak, hautazko galderak, oihartzun galderak eta zalantzazko galderak. Kasu bakoitzean, esaldiaren hasierako oinarrizko maiztasunaren (f0) mugimenduak, sintagmen gailurren kokapenak, esaldiaren gailurren kokapena eta muga tonuak ikertu zituzten.

HIRU URTE

Hiru urte baino gehiago iraun du ikerketak, eta, esaldien intonazioa aztertzeaz gain, egituraketa geolinguistikoa ere ikertu dute, gazteen datuak erabiliz lehen aldiz. 62 udalerritan bildutako 29 esaldien intonazioa aztertuz, mapak egin dituzte eta bertan azter eremuko hizkerak bi multzotan bereiziko balira, bi eremu dialektal kohesionatu lortuko lirateke: batetik, Hegoaldeko herriak bilduko lirateke eta, bestetik, Iparraldeko guztiak, salbu Maule, zein gainerako herriekin ondo uztartzen ez den.

EHUko Bilboko Hezkuntza Fakultateko EUDIA taldeko kide Aintzane Etxebarriak eta Naia Eguskizak editatu dute "Bariazioa esaldien intonazioan" liburua. EUDIA ikerketa taldea euskararen bariazioa ikertzeko sortu zen, bariazio diatopikoa, diastratikoa nahiz diafasikoa. Egun, ikerketa ildo hau bazterrean utzi gabe, beste zenbait aztergune ere baditu, besteak beste, prosodia gaitasuna testu irakurrietan nahiz bat-batekoetan eta hizkuntzaren jabekuntza.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120