Eustaten datuen arabera

Bidaiarien sarrerak %0,8 gutxitu ziren otsailean EAEn

Bidaiarien sarrerak %5 jaitsi ziren Araban eta %3,4 Bizkaian. Gipuzkoan, ordea, %4,6 gehitu ziren

EP - 2018(e)ko martxoaren 21a, asteazkena - 10:49etan eguneratua

Una pareja de turistas, por el Casco Viejo de Bilbao.

Turistak, Bilbon. (Oskar González)

Galería Noticia

Una pareja de turistas, por el Casco Viejo de Bilbao.

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hotel establezimenduek 169.737 bidaiariren sarrerak erregistratu zituzten joan den otsailean, aurreko urteko hil berean baino 1.382 gutxiago, hau da, %0,8 gutxiago. Bidaiarien sarrerak %5 jaitsi ziren Araban, eta %3,4 Bizkaian. Gipuzkoan, berriz, %4,6 gehitu ziren, Eustaten datuen arabera.

BILBO. Bestalde, joan den otsailean, bidaiariek 304.383 gaualdi egin zituzten EAEko hotel establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino 4.889 gutxiago, hau da, %1,6 gutxiago. Gaualdiak %5,5 murriztu ziren Bizkaian, eta %10,8 Araban;Gipuzkoan, aldiz, %8,7 gehitu ziren.

Espainiako Estatuko bidaiariak %3,7 gutxitu ziren aurreko urteko otsailaren aldean, eta beste herrialdeetakoak %6,1 gehitu. Herrialdeka, Araban, Estatuko bidaiariak %7,2 gutxitu ziren, eta besteak %7,3 gehitu;Bizkaian, Estatukoak %4,8 eta besteak %0,4 gutxitu ziren;Gipuzkoan, Estatukoak %0,3 gutxitu ziren, eta atzerritarrak %14,6 gehitu.

Batez besteko egonaldia 1,79 egun izan zen joan den otsailean, 2017koan 1,81 egun izan zelarik. Araban, iazko 1,88 egunetik aurtengo 1,77 egunera laburtu;Bizkaian 1,86tik 1,82ra laburtu, eta Gipuzkoan 1,70tik 1,77ra luzatu.

Plazakako betetze maila %1,1 puntu gutxitu zen EAEn, 2017ko otsaileko%41etik aurtengo %39,9ra. Araban, plazakako betetze maila %4,2 puntu jaitsi zen (%39,7tik %35,5era), eta Bizkaian %3,2 puntu (%44,1etik %40,9ra);aitzitik, Gipuzkoan %2,7 puntu gehitu ziren (%37,5etik %40,3ra).

Gelakako betetze maila %2,6 puntu jaitsi zen otsailean EAEn, %51,2ra. Araban, gelekako betetze maila %3,7 puntu gutxitu zen, %46,5era, eta Bizkaian %5,8 puntu, %53,9ra;Gipuzkoan, aldiz, %2 gehitu zen, %49,6ra.

Hotel okupaziorik handienak Bilbon (%45,5), Donostian (%44,2) eta Gipuzkoako kostaldean (%40,0) izan ziren otsailean. Asteko eguna aintzat hartuta, okupaziorik handiena asteburuetan izan zen (%50,8);lanegunetan %35,5ekoa izan zen okupazioa.

LANDA TURISMOA

Bestalde, EAEko landa turismoko ostatuetan 5.959 bidaiariren sarrerak erregistratu ziren otsailean, aurreko urteko hil berean baino %1,9 gehiago. Araban %26,9 gutxitu ziren sarrerak;aitzitik, Bizkaian %27,5 gehitu ziren, eta Gipuzkoan %5,3. Estatuko bidaiarien sarrerak %3 gutxitu ziren, eta beste herrialdeetakoenak %69,3 gehitu, sarrera guztien %11,2 izanik.

Halaber, landa turismoko establezimenduetan 12.647 gaualdi erregistratu ziren otsailean, aurreko urteko hil berean baino %0,9 gehiago. Herrialdeka, gaualdiak %22,1 gutxitu ziren Araban, eta %0,3 Gipuzkoan;Bizkaian, aldiz, %27,4 gehitu ziren.

Plazakako betetze maila %12,4 izan zen otsailean, 2017koan baino %0,2 puntu gehiago. Araban, plazakako betetze maila %9,1 izan zen (%3,1 puntu gutxitu), Gipuzkoan %14,8 (%0,6 puntu gehiago), eta Bizkaian %11,3 (%2,4 puntu gehiago). Azkenik, Bidaiariko batez besteko egonaldia duela urtebeteko 2,14 egunetik aurtengoan 2,12 egunera laburtu da.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120