Zirrikituetatik begira

Erretiratu gehiago

Rikardo. Arregi - Miércoles, 21 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:00h

Columnista Rikardo Arregi

Galería Noticia

Columnista Rikardo Arregi

ORAIN dela hilabete bat erretiratuen mobilizazioak, lehen aldiz jendetsuak, ekarri nituen txoko honetara. Pasa den larubatean ikusi genuenak eta azken astelehenean ikusi dugunak bidea ematen dit berriro ekartzeko. Barkatu astun samar jartzen banaiz, baina hedabide batzuek mobilizazio horiek isildu edo mespretxatzen badute, zilegizkoa iruditzen zait gaia ateratzea hemen behin eta berriro.

Astelehenean bertan, gainera, hedabide batzuek gogoratu dute 2019an erretiro-sari publikoei ezarriko zaiela jasangarritasunaren faktorea (izena bera itsusia da), zeinaren arabera, pentsioak kalkulatzeko, langileen bizi-itxaropena kontuan hartuko den aurrerantzean;datorren urterako ditxosozko faktore hori % 0,5ekoa izango da, beste hitzetan: 2019an erretiroa hartuko dute guztiek % 0,5 gutxiago kobratuko dute berez. 2020an jasangarritasun faktorea % 1a izango da, eta horrela gainerako bost urteetan. Epearen bukaeran gobernuak faktorea kalkulatu beharko du berriro ere, ea jendeak bizirik irauteko bizio horrekin segitzen duen. Jakina, faktore polit hori ez da PPk 2013an abian jarri zuen erreformaren trikimailu bakarra pentsio publikoak txikiago egiteko. Badakit aipatu dudan horrek guztiak ez duela zerikusi zuzenik egunotan kalera atera diren erretiratuekin, gerokoekin baino, baina dena loturik dagoela argi dago;horregatik, hain zuzen ere, pasa den asteburuko manifestazioetan erretiraturik ez dagoen jende asko ikusi ahal izan genuen.

“% 0,25a kaka bat da” izan da eslogan oihukatuetako bat, jendea ez dago eufemismotarako, edo beharbada egia izango da esaten den hori: jende zaharra, lotsak alde batera utzita, zuzenagoa dela errealitatea izendatzeko orduan, demagogiko edo populista hi-tzei beldurrik gabe.

Nire lagun baikorrak, larunbat goizean Gasteizen zebilen jendetza ikusita, M. Rajoyk jarrera aldatuko zuela zioen. Nik, eszeptiko, manifestazio asko (gauza gogaikarri horiek, popularren ustetan) ikusiko dugula erantzun nion. Eskerrak erretiratuek, denbora gutxi duten arren, denbora asko duten.

etiquetas: rikardo arregi

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120