DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
hamalaugarren edizioa

Gaur hasiko da Bilbao Arte Sakratua jaialdia

Soqquadro Italiano, L’Arpeggiata, el León de Oro, Música Fiata, Lasala… eta beste hainbat taldek hartuko dute parte BASen aurtengo edizioan

DEIA - 2018(e)ko martxoaren 21a, asteazkena - 11:38etan eguneratua

votos |¡comenta!
Gaur hasiko da Bilbao Arte Sakratua 2018 zikloa.

Gaur hasiko da Bilbao Arte Sakratua 2018 zikloa.

Galería Noticia

  • Gaur hasiko da Bilbao Arte Sakratua 2018 zikloa.

Gaur hasiko da Bilbao 700 Fundazioak antolatzen duen Bilbao Arte Sakratua (BAS) jaialdia Gizakunde Elizan. Gaur hasi eta martxoaren 23, 24, 26 eta 27an izango da arratsaldeko 20:00etan. “Gorputz eta Arima” izenburupean, aurtengo edizioak musika barrokoa, kantu polifonikoa, XII. mendeko konposaketa anonimoak, eta koreografia eta dantza-ikuskizunak eskainiko dizkio publikoari.

BILBO. Tradizio musikal handiko Europa osoko talde sendoak arituko dira jaialdi horretan gaurtik, martxoak 21, aurrera. Horien artean aipagarriak dira Soqquadro Italiano, L’Arpeggiata, Barbara Furtuna, El León de Oro abesbatza, Kea ahots taldea, Música Fiata, Vespres d’Arnadí, Intonationes eta Lasala.

EGITARAUA

-“Stabat mater. El proyecto Vivaldi”: Ikuskizun honek musika, kantua eta dantza uztartzen ditu "Opera Totale" moduko bat sortuz. Claudio Borgiannik Vivaldi guztiz berri bat idatzi du, aukera emanez Vincenzo Capezzutori aiseki mugitzeko kantuaren eta dantzaren artean, horrela lausotu egiten direlarik ikuslearen baitan arte eszenikoetako genero desberdinen arteko mugak. Biek elkarrekin sortu zuten 2011n Soqquadro Italiano, Europako panorama musikaleko talde berritzaileenetako bat Classical Crossover generoan. Errepertorio zabala du, hasi antzinako musikatik eta jazzeraino, tartean sartuz baita ere pop musika eta musika elektronikoa. Mauro Bigonzetti-k ere ekarpen handia egiten dio proiektu honi. Mauro nazioarteko dantza eszenako koreografo ezagunenetako bat da, eta zuzendari artistikoa Milaneko Teatro alla Scala aretoko dantza-taldean.

“Stabat mater. El proyecto Vivaldi”
Vincenzo Capezzuto, ahotsa eta dantza.
Mauro Bigonzetti, koreografia.
Claudio Borgianni, dramaturgia eta zuzendaritza.
Martxoak 21, arratsaldeko 20:00etan. Gizakunde eliza

-Vía Crucis (pasio barrokoa): Musika barrokoa L’Arpeggiata eta Barbara Furtuna taldeekin. L’Arpeggiata taldea Christina Pluhar-ek sortu zuen duela 18 urte. Musika barrokoa eta tradizionala lantzen duten bakarlariz osaturik dago eta bere helburua da XVII. mende hasierako musika berpiztea. L'Arpeggiata taldearen lana hiru ardatz hauen inguruan osatzen da: inprobisazio instrumentalak, interpretazio bokalaren bilakaeran zentratutako kantua, eta emankizun erakargarriak sortu eta taularatzeko gogoa. Barbara Furtuna kantu polifoniko korsikarra lantzen duen gizonezko ahots talde bat da. Kantatzean badakite sotilki orekatzen polifonia tradizionalak, hala elizakoak nola profanoak, eta oroimen kolektiboko ondare bihurtuta dauden kantu zahar moldatuak.

Vía Crucis (pasio barrokoa):
Lucía Martín Cartón, sopranoa.
Anna Dago, antzerkia eta dantza.
Barbara Furtuna.
L’Arpeggiata.
Christina Pluhar, tiorba-jolea eta zuzendaria.
Martxoak 23, arratsaldeko 20:00etan. Gizakunde eliza

-Polifoniaren betegintzarrea: El León de Oro abesbatzak eta Kea ahots taldeak elkarrekin eskainiko duten kontzertu honetan entzungai izango dira Frank Martin-en abesbatza bikoitzerako meza, eta Tomás Luis de Victoria, Gustav Holst, Orlando di Lasso eta beste egile zenbaiten lanak. Kea Ahots Taldea erreferentziazko ganbera-abesbatza dugu Estatuko abesbatzen panoraman. Hamabi lagunek osatzen dute, denak ere abeslari profesionalak, eta hasieratik izan dute helburutzat XX eta XXI. mendeetako abesbatza-musika eta Errenazimenduko eta Barrokoko abesbatza-musika interpretatzea. Bestalde, León de Oro abesbatza ezaguna da errepertorioa moldatzeko daukan erraztasunagatik, horrek aukera ematen diolarik era guztietako kontzertuak eskaintzeko, hasi Errenazimendu eta Barrokoko maisuetatik eta obra abangoardistenetaraino. El León de Oro taldearen helburu nagusia da soinuaren edertasuna bilatzea, eta gertutik bizitzea polifoniaren eta elkarrekin kantatzetik sortzen den batasunaren araztasuna.

Polifoniaren betegintzarrea:
El León de Oro, abesbatza.
Kea, ahots taldea.
Marco Antonio García de Paz, zuzendaria.
Martxoak 24, arratsaldeko 20:00etan. Gizakunde eliza

-‘O vos omnes, attendite ergo’: XVII. mendearen lehen erdian lantzen ziren musika estilo guztiak aurkitzen dira Monteverdiren musikan. Estilo polifoniko zaharrean jarraitu zuen musika egiten, baina orobat konposatu zuen beste musika bat gero eta antz gehiago zeukana, estilistikoki, konposizio profanoekin. BASen aurtengo edizioan Musika Fiata taldeak interpretatuko du bere musika. Taldea 1976an sortu zen eta XVI eta XVII. mendeetako musikan espezializatuta dago. Sakon aztertu ondoren bi mende horietako interpretazio teknikak, musika estilo propio bat garatu du, zeinarekin lortu duen gardentasun berezi bat ematea musika mota trinko horri.

‘O vos omnes, attendite ergo’:
Música Fiata Köln.
Maria Luise Werneburg, sopranoa.
Roland Wilson, korneta-jolea eta zuzendaria.
Martxoak 26, arratsaldeko 20:00etan. Gizakunde eliza

-Gorputz eta Arima: Gorputz eta Arima ikuskizun instrumental, bokal eta koreografikoaren bidez hurbilketa holistiko bat egiten dugu J.S. Bachen musikaren unibertsaltasun, transzendentzia eta denboragabetasunera. Bachen unibertsora hurbiltzeko saiakera bat da Gorputz eta Arima, horretarako baliatuz orkestra barroko bat (Vesprés D’Arnadí), ahots kuarteto bat (Intonationes) eta dantza garaikideko sorkuntza koreografiko bat (Lasala). Proposamen musikal, plastiko eta bisual bat, beraz, zeinetan elkarrizketaren bidez hausten diren soinu, espazio eta denboraren mugak.

Gorputz eta Arima
Dani Espasa, organo- eta klabezin-jolea, eta Vespres d’Arnadí orkestrako zuzendaria.
David Sagastume, kontratenorra Intonationes ahots taldean.
Judith Argomaniz, zuzendaria eta koreografoa Lasala taldean.
Martxoak 27, arratsaldeko 20:00etan. Gizakunde eliza

SARREREN SALMENTA

Sarrerak 5 eurotan salduko dira Bilbao 700 Fundazioaren bulegoan (Zabaltegi plaza 11, 1. solairua), goizeko 11:30etik arratsaldeko 17:30era, astelehenetik ostiralera. Eserlekurik libre geldituko balitz posible izango litzateke sarrerak erostea emanaldiaren egunean bertan, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenago.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

destacado mail

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120