2016an baino %6,30 gehiago

Bilboko suhiltzaileek esku-hartzeko 2.665 abisu jaso zituzten 2017an

Laguntza teknikoak, batez ere fatxaden eta teilatuen saneamenduak eta erlauntzak kentzea, izan ziren esku-hartze gehienak, guztien %57,25

DEIA - 2018(e)ko martxoaren 21a, asteazkena - 12:45etan eguneratua

Bilboko suhiltzaileek esku-hartzeko 2.665 abisu jaso zituzten 2017an.

Bilboko suhiltzaileek esku-hartzeko 2.665 abisu jaso zituzten 2017an.

Galería Noticia

Bilboko suhiltzaileek esku-hartzeko 2.665 abisu jaso zituzten 2017an.

Bilboko Udaleko Herritarren Segurtasun Sailaren barruan dagoen Babes Zibil eta Larrialdietako Zuzendaritzak 2.665 parte-hartze egin zituen suhiltzaileek abisua jaso ondoren, 2016an baino % 6,30 gehiago. Halaber, SAMU Udal Anbulantzien Zerbitzuak 1.553 larrialdi mediko izan zituen.

SUTEAK ETA SALBAMENDUAK, SUHILTZAILEEN ESKUTIK

Bilboko Udaleko Babes Zibil eta Larrialdietako 2017ko memoriako kopuruek erakusten dutenez, suhiltzaileek aurreko urtean baino esku-hartze gehiago egin behar izan dituzte, 2.665, hau da, 2016an baino % 6,30 gehiago (harako hartan 2.507 izan ziren).

Esku-hartzeen arrazoiak hauek izan ziren:

  laguntza teknikoak izan ziren esku-hartze gehienak, guztirakoaren % 57,27 (1.526 abisu jaso ziren).
  ondoren suteak izan ziren, % 23,8 (634 abisu jaso ziren)
  azkenik, esku-hartzeen arrazoietan azkena salbamenduak izan ziren, % 18,95 (505 abisu jaso ziren).

LAGUNTZA TEKNIKOAK

Laguntza teknikoak esku-hartzeen arrazoi ohikoena izan ziren 2017an (guztizkoaren % 57,27). Horretan sartzen dira ondoko arrazoiengatik suhiltzaileek egindako esku-hartzeak, besteak beste: etxaurreetatik askatutako gauzak, zuhaitzak kalean jaustea, erakusleihoen hausturak, elektrizitateari eta gasari lotutako arazoak, erlauntzak kentzea. Ebaluazioa egiteko edo prebentziozko esku-hartzeak ere egin zituzten.

2017an suhiltzaileek guztira 1.526 laguntza tekniko burutu zituzten (aurreko urtean baino % 51,96 gehiago). Igoera handi horrek badu arrazoia: aurten erlauntzak eta liztorren habiak kentzea atal honetan sartu da, iaz Salbamenduen atalean zegoen bitartean.

Esku-hartze horien arrazoirik nagusienak fatxadetako eta teilatuetako esku-hartzeak izan ziren, 256 esku-hartze egin baitziren, 2016an baino % 34,03.

Laguntza teknikoen barruan sartzen dira, baita, egoerak aztertzeko esku-hartzeak, ikuskapenak, itxiturak, gas-arazoek eragindako esku-hartzeak eta zuhaitzak erortzea.

Aurten, atal honen barruan sartu dira erlauntzak eta liztorren habiak kentzeko esku-hartzeak (iaz arte Salbamenduen atalean sartzen ziren). Laguntza teknikoen arrazoi nagusia bada ere, 410 abisu jaso baitziren, azpimarratu behar da iaz 2016 eta 2015ean baino esku-hartze gutxiago egin zela;urte bi horietako bakoitzean 464 esku-hartze egin ziren-eta.

Aipatzekoa da 2016ko ekainean Bilboko Udalak esku hartzeko protokoloa jarri zuela abian, erlauntzak eta liztorren abian kentzeko. Esku-hartze espezifikorako prozedura idatzi zen, modu koordinatuan eta eraginkorrean jarduteko. Udalak telefono bat ere jarri zuen herritarrek deitu dezaten erlauntzarik edo liztorren habiarik ikusiz gero: 94 410 56 52. Iaz herritarrek egindako 260 dei jaso zituzten.

Hartara, Bilboko Udaleko Suhiltzaileen Komunikazio Zentroa arduratzen da deiak hartzeaz eta dotazio bat bidaltzeaz informazioa baloratzera eta erabakitzera zein metodo den egokiena erlauntza kendu edo neutralizatzeko. Gehienbat suhiltzaileak dira hori egiten dutenak. Era berean, erlauntza jasotzerik edo neutralizatzerik ez dagoenean suhiltzaileen altuerako ibilgailuak iristen ez direlako lekura, Bilboko Udaleko Parke eta Lorategien zerbitzuak kentzen ditu, horretarako ekipo berezia du eta.

SUTEAK

Suteak izan ziren suhiltzaileen esku-hartzeen bigarren arrazoia ziren: guztiaren % 23,8. 634 irteera egin zituzten, 2016an baino % 4,28 gehiago.

Edukiontziak erretzea bezalako ekintza bandalikoetan eragindako suteak dira suteen esku-hartzeen lehenengo arrazoia: 247 abisu jaso ziren, aurreko urtean baino % 18,75 gehiago;izan ere, 2016an 208 esku-hartze egin ziren arrazoi horrek eraginda.

Ondoren datoz etxeetako suteak: 163 abisu jaso ziren, aurreko urtean baino % 9,94 gutxiago. Etxeko suteen kausa nagusiak, besteak beste, hauek izan ziren: sukaldeko deskuiduen ondoriozko suteak, suak ez zaintzeagatik;ke-erauzgailua egoera txarrean egotea, berogailuak, kandelak eta instalazio elektrikoaren egoera txarra edo erabilera okerra;sofan edo ohean erretzea, manta elektrikoak eta etxean likido suharberak edukitzea. Hala ere, sute gehienak saihestu ziratekeen baldin eta kontuan hartu balira autobabeserako neurri batzuk eta are gehiago, suteen ondorioak txikiagoak izango ziren etxean ke-detektagailua edo su-itzalgailua edukiz gero.

Sastraketako suteek ere nabarmen egin dute behera: 2016an 75 sute izan ziren eta 2017an 27, hau da, % 64 gutxiago.

Ordea, ibilgailuetako suteek gora egin dute: 2016an 40 izan ziren eta 2017an 63;horietako batzuk edukiontziak erretzearen ekintza bandalikoen ondorioz hartu zuten sua.

SALBAMENDUAK

Salbamendurako esku-hartzeak izan ziren gutxien 2017an;hain zuzen ere, 505 esku-hartze egin ziren, jasotako abisu guztien % 18,95. Salbamenduaren barruan sartzen dira istripuak (aurreko urteko antzeko kopuruekin), ibaiko salbamenduak eta animalien edo pertsonen salbamenduak.

Salbamendurako esku-hartzeen arrazoi nagusia adinekoak edo ezinduak euren etxebizitzetan erreskatatzea izan zen;esku-hartze mota horrek % 4,38 egin du gora 2016ko datuen aldean (381 irteera 2017an eta 365 irteera 2016an. Trafiko-istripuak direla-eta egindako erreskateen kopurua 2016koaren oso antzekoa izan da – 37 egon ziren 2016an eta 35 iaz- eta itsasadarreko erreskateak gehitu egin dira: 2016an 9 erreskate eta 2017an, berriz, 21.

LARRIALDI MEDIKOAK - SAMU UDAL ANBULANTZIEN ZERBITZUA

SAMU udal anbulantzien zerbitzuak iaz guztira 1.553 larrialdi mediko atenditu zituen eta horietatik % 38,9an pazientea ospitalera eraman behar izan zen.

Esku-hartze horien arrazoi nagusiak hurrengoak izan ziren: 342 erorikoak;309 prebentziozko asistentziak;208 gaixotasuna;167 intoxikazioak;132 erasoak;97 talkak eta 25 esku-hartze ibilgailu batek harrapatuak izateagatik.

IKUSKAPENAK ETA PREBENTZIO LANAK

Hamar teknikari profesionalek osatutako Babes Zibil eta Larrialdietako langileen lana gero eta garrantzitsuagoa da azken urteotan, Bilboko Udaleko Herritarren Segurtasun Sailaren jardueraren barruko sute eta larrialdien aurkako babesaren alorrean.

Babes Zibil eta Larrialdietako Zuzendaritzak kontrolatzen ditu eraikinetako, adinekoen egoitzetako eta erabilera industrialeko eraikinetako suteen aurkako segurtasun-neurriak. Horri esker, Bilboko jarduerek arrisku-maila zentzuzkoa edukitzea lortu da, suteen aurka babesteari dagokionez.

Honenbestez, 2017an guztira 200 eraikin ikuskatu ziren, suteen aurka babesteko neurriak egiaztatzeko. Gainera, jendea biltzen den 35 lokal, 4 aparkaleku eta erabilera industrial eta komertzialeko 5 eraikin ere ikuskatu zituen.

Era berean, hiriko esparru publikoan egindako 115 ekitaldi ikuskatu ziren publikoaren segurtasuna bermatzeko.

Bestalde, iazko urtearen amaieran 80 urtetik gorako pertsonak bizi diren etxeetan ke-detektagailuak jartzeko kanpainaren barruan, 36 detektagailu jarri ziren prebentzio-neurri modura. 36 detektagailuak 2017an instalatu ziren baina gaur arte, dagoeneko 83 jarrita daude eta 200 eskari detektagailuak noiz jarriko zain daude.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

destacado mail

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120