Eusko Ikaskuntzako Iparraldeko lehendakaria hil da

Jean Michel Larrasquetek garapen ekonomiko eta sozialaren arloan proiektu ugari bultzatu zituen

DEIA - Martes, 20 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:00h

J. Michel Larrasquet.

J. Michel Larrasquet.

Galería Noticia

J. Michel Larrasquet.

Jean Michel Larrasquet, Eusko Ikaskuntzako Iparraldeko lehendakaria, atzo goizean zendu zen. Ipar Euskal Herriko garapen ekonomiko eta sozialaren arloan proiektu ugari bultzatu zituen.

BILBOEticoop elkartearen sortzaileetako bat izan zen. Elkarte horrek lurralde garapeneko proiektuei formazioa eskaintzen die. Horretaz gain, Mondragon Unibertsitateko irakasle atxiki gisa aritu zen Enpresagintza Fakultatean. Bidarte eta Biarritzeko Industria Teknologia Aurreratuetako Eskolan ere jardun zuen.

Sare sozialetan, pertsona ugarik izan dute gogoan Larrasqueten izana eta lana. Jean Rene Etxegarai Euskal Elkargoko lehendakariak, adibidez, Twitter bidez adierazi zuen bere heriotza “galera handia” dela Euskal Herriarentzat: “Euskararekiko eta euskal kulturarekiko bere militantzia nekaezinak gure defendatzaile handienetakoa bihurtu dute. Mila esker, Jean Michele. Gure babes osoa bere familiari eta gertukoei”, gehitu zuen.

Markel Olano, Gipuzkoako Diputatu Nagusiak, bere aldetik, idatzi zuen: “Herri honek izan duen kultura, jakintza, zientzia eta ekin-tzailetzaren sustatzaile handienetariko bat izan zen. Goian bego”. Udako Euskal Unibertsitateko zuzendari ohia den Iñaki Alegriak ere mezu bat utzi zuen sarean: “Galera handia Euskal Unibertsitatearentzat! Besarkada handi bat ingurukoei”.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Obituarios

ir a Obituarios »

Últimas Noticias Multimedia

destacado mail

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120