Zirrikituetatik begira

Udaberria

Josu Torre - Martes, 20 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:00h

Columnista Josu Torre

Galería Noticia

Columnista Josu Torre

beRBA jokoak askotarako ematen dute eta horrela sortzen dira, pozaren irribarre eginaz, Berri Txarrak musikariak 10.000tik gora ikus entzule biltzeak eta haueri goza arazteak oso berri onak direla, Bilboko kale nagusian beste 115.000 gizaki biltzen ziren kasik ordu berean. Hura ere oso berri ona delako, oso ekimen edo berri txar bati erantzunez;Madrilgo Gobernuaren erantzun kaskarrari, hain zuzen. Euskal alfabetoaren bereiztasunari esker (ts, tx, tz-rena) beste kontraesanezko hitz jokoa ere bor bor dabil egunotan. Ez nagoelako batere ziur Errusia hotzean Tsar berria -goleadaz- aukeratzea berri ona denik. Teorian aspaldi joanak ziren, ukase bidez aginduak eta arauak jartzen zituzten, tsar-ek (Romanov edo Nicolastarrak tarteko). Egungo hauteskudeek demokrazia kutsua dute baina Vladímir Putin horrek Eurapako ganeitiko gobernuekin ez ezik Amerikanoekin dituen harremanak ez diote diktadore anker baten irudia, besterik, ematen. Bolo bolo dabil, haren gobernuaren aginduz, ustez, Bretainia Handian nerbio gasez pozoitu dituzten kazetariak -espia izatea leporatuz- edota Ekialde Hurbilean babesten dituen herrialdeak adibidez.

Kontraesanekin jarraituz, lerro hauek kalean direnerako, kazkabarra ez denean elurra edota EH osoan ho-tza mehatxatzen dabiltza hedabideak testua idazten nabilen honetan. Negu gorria nabarmen, egutegiak Udaberria iragartzen duen egunerako. Justu gaur 17.16etan -argia egin eta 12 ordura- eguzkia estaliko da mendebaldetik, baina minuto bat lehenago, primadera edo udalehena ofizialki abian izango da. Berriz ere teoria, data ofiziala, eta errealitatea, giro atsegin, argia eta alaia, egun batzuk atzeratzeko trazan. Nahitaez, eguna luzatzeak, tenperatura epeltzeak, belar, landare eta zuhaitzak berde kolorez janzteak alaitasuna eta bizi poza barnerantzen digute baina, oraingoan, 115.000 emakume eta gizon, asko 1968.eko iraultzan ere borrokan arituak, orduan jaiotzeke zeunden milaka eta milaka gazteen babesa ikustea izan da benetako udaberria.

etiquetas: josu torre

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120