Talaieroa

Haserreak eta tentaldiak

Erramun Osa - Martes, 20 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:00h

Erramun Osa

Erramun Osa

Galería Noticia

Erramun Osa

Estatukohiri ugaritan azaldu dira, inoiz baino indartsuago eta oldarkorrago... Espainiako Gobernuak pentsiodunei igorririko igoera barregarriaren pospoloak pazientzia agortzea ekarri baitu ondorio gisa. Kontua ez baita pentsiodunen egoera duintzeko baliabiderik ote dagoen, politika publikoetan pentsioen hurrenkera zein den, lehentasunak nor jartzen diren baizik. Izan ere dirua egon badago, zerga politika progresiboa eta eragingarria eta, lor-tzen diren bitartekoak, egokitasunez erabiltzea da gakoa, nire ustez.

Gizartearen zati batek ahalik ekarpen txikiena egiteko eta, aitzitik, ahalik zerbitzu osoenak eskuratzeko dagoen iritziari aurre egin behar zaio. Izan ere, ezin ditugu Europako lurralde batzuetako zerbitzuak hizpide eduki, bidenabar, sistema horri eusteko gizarteak egiten duen esfortzuari erreparatu gabe. Era berean, Espainian eta Euskadin indarrean dagoen araubideak ezartzen dituenak beteko balira, dagoen iruzurra indar biziz jazarriz eta dagokionak dagokiona ordainaraziz, diru are gehiago bilduko litzateke, besteak beste, gizarte politiketara are baliabide gehiago bideratzeko aukerak izanik.

Ez dut uste zergak jaisteko sasoian gaudenik, are gutxiago dauzkagun beharrak ditugunean... eta enpresen-eta kasuan aplikatu beharreko pizgarriak enplegu duina eta kalitatezkoa ziurtatzen den neurrian baliatu beharko lirateke soil-soilik. Bestela, batzuen irabaziak igoko baitira... gehientsuenen kalterako. Enplegu eta soldata duinak ziurtatzea, ekonomia eraberritzeko inbertsioak bidera-tzea eta abar garrantzitsua da baldin, orain zein bihar, egin behar direnetarako sarrerak egongo badira. Izan ere, ekonomian azkenaldion gertatzen ari den hazkundea aurrekoa ahaztu eta gutxi batzuen poltsikoak betetzera bideratu da. Ondorioz, bada sasoia hazkundearen onurak gizarteak antzemateko, gutxi batzuek beharrean.

Epe ertain luzera zorpetzen gaituzten inbertsio publikoen errentagarritasun soziala arretaz aztertzea eta kontuan izatea;aurrekontu publikoetatik bizi diren politikarien kopurua doitzea;erantzukizun publikoak hartzen dituztenen kasuan, gaitasuna eta jarrera proaktiboa lehenestea;ustelkeriari indar eta erabakimen handiagoz aurre egiteko konpromiso irmoa... horiek dira har daitezkeen zenbait neurri... eta Gizarte Segurantza hur hurretik kudeatu ahal izateko, eremu horretan eredu propioa gara-tzeko aukerak izan ahal izateko egiazko aukera, orain arte hurbiletik are hobeto, eragingarriago kudeatzeko gaitasuna dugula erakutsi baitugu.

Finean, pentsiodunek eginiko aldarrikapenek sistema osoa berrikustea eta birpentsatzea eskatzen du, epe luzera begira jartzea, inora eramango ez gaituzten bidezidorretan denbora galtzen ibiltzeko tentaldiei aurre eginez.

etiquetas: erramun osa

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Talaieroa

ir a Talaieroa »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120