apirilaren 22tik 24ra

Routes Europe funtsezko bultzada izango da Euskadiko aireko konektibitaterako

BECen izango da Europako hitzordua;1.100 profesional batzea aurreikusten da

deia - 2018(e)ko martxoaren 19a, astelehena - 12:19etan eguneratua

Routes Europe funtsezko bultzada izango da Euskadiko aireko konektibitaterako.

Routes Europe funtsezko bultzada izango da Euskadiko aireko konektibitaterako.

Galería Noticia

Routes Europe funtsezko bultzada izango da Euskadiko aireko konektibitaterako.

Arantxa Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak, Alfredo Retortillo, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak, Ibone Bengoetxea, Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako foru diputatuak eta Juan Mari Aburto, Bilboko alkateak, Routes Europe 2018 edizioa aurkeztu dute gaur. Aireko konektibitateari buruzko nazioarteko topaketa garrantzitsua da, eta 2018ko Europako edizioa, Euskadin gertaratuko da.

BILBO. Retortillo jaunak azaldu du “Routesen aireko konexioen diseinuko eta sustapeneko hiru eragile nagusiak batuko direla: airelineak, aireportuak eta helmugak”. Hori dela eta, “Routes 2018 Bilbon izateak Euskadi Europako erakusleihoan kokatzen du;bertan, konexio berriak baloratzen eta erabakitzen dira, epe ertain eta luzera. Aukera paregabea da aireko konektibitateko preskriptore garrantzitsuenei gure ahalmen eta azpiegiturak erakusteko, bai eta gure herrialdeak bidaiarien helmuga gisa dituen elementu erakargarriak ere”.

Kongresu honek, sailburuaren hitzen arabera, “balio behar digu geure konektibitatea hobetzeko, eta horrek are erakargarriago egingo gaitu helmuga gisa”. Baina, gainera, zera esan du: “euskal herritarrentzako beraientzako aukera eta helmugak areagotzea ere ekarriko du;herri bidaiaria, hegazkinak egon baino askoz ere lehenagotik”.

Arantxa Tapia sailburuak esan du “Routes aukera ona dela mundu guztiari Euskadi - Basque Country erakusteko, oso konektatuta dagoen lurraldea;munduko aireko jarduera diseinatzen eta kudeatzen dutenei Euskadiko aireportuen ahalmena eta Europaren hego-mendebaldean duen kokapen estrategikoa erakutsi ahal izateko aukera, kontuan hartuta, gainera, intermodalitate osoa eta eraginkorra, gure azpiegiturei esker: portuak, errepideak, trenbide-sarea eta plataforma logistikoak”.

Tapiak nabarmendu du zer garrantzitsua den elkarrekin lankidetzan jardutea eta plangintza egitea;“Eusko Jaurlaritzak euskal aireportuaren kudeaketa-eredua garatu du, osagarritasunean oinarrituta, eta hiru aireportu jaso ditu, Hondarribia/Donostia;Loiu/Bilbo eta Foronda/Gasteiz: aireportu bat, hiru terminal”.

Bestalde, Ibone Bengoetxea diputatuak nabarmendu du Bizkaia Europako Badiako ate nagusia dela, Atlantikoaren hegoaldean, eta Bizkaian datozen hileotan egongo diren lehen mailako nazioarteko ekitaldiak aipatu ditu. “Maiatzean izango diren errugbiko finalez, ekainean munduko 50 jatetxerik onenen hautaketaz eta azaroan izango diren MTV European Music Awards sariez ari naiz”.

Bengoetxeak nabarmendu du “hori posible dela gure lurraldeak munduan garrantzia duten horrelako gertakarietarako eszenatokirik onena izateko behar den guztia duelako eta, jakina, nazioarteko konektibitate bikaina duelako. Bizkaia, gaur egun, Europako lekurik erakargarrienetakoa da negozioak egiteko, ekintzaile izateko edo bisitatzeko, munduarekin konektatuta dagoen Bizkaia lortzeko egiten ari garen lanari esker;hori da Foru Aldundiaren lanaren ardatz estrategikoetako bat”.

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak nabarmendu du nolako garrantzia duen Routes 2018 ekitaldiak;izan ere, “Bilborentzat aukera paregabea da gure hiriak munduan duen nazioarteko posizionamendua hobetzeko, aireko ibilbideen bidez”.

Aburtok positiboki balioetsi du kongresu honen etorkizuneko inpaktua;“izan ere, aukera ezin hobea da lehen mailako turismo-helmuga izateko eta Bilbok munduarekin duen konektibitatea hobetzeko bultzada. Europarekin eta munduarekin dugun konektibitatea hobetu nahi dugu, dela abiadura handiko trenaren bidez, trenbide-sarea hobetuz, portuaren bidez edo Bilboko aireportuaren aldeko apustua egiten duten eta egingo duten aireko konpainien bitartez”.

ROUTES EUROPE 2018

Routes Europe 2018 BECen izango da, baina 3 lurralde historikoetan izango du eragina. Kongresu honen bidez, Euskadi nazioarteko eremuan kokatuko da eta onura ekonomikoak ekarriko dizkio gure helmugari. Sektoreko 1.100 profesional baino gehiago batuko dituen foroa izango du: 110 aireko linea, 300 aireportu, garraioaren eta turismoaren agintariak eta sektoreko goi-mailako hizlariak.

Aireportuen eta erakundeen topaketarako foro nagusia da, aireko konpainia nagusiekin. Erakundeak ekitaldi horretan egotea estrategikoa dela uste da, Euskal Aireportuen beraien eta EAEren beraren sustapena hobetzeko, aireko konexioen helmuga gisa.

Ekitaldia topalekua da ahalmen operatiboaren eskaintzaileen (Aireportuak) artean, eta ahalmen hori bereizi egiten da SLOTS edo esleitutako aldi baterako segmentu delakoetan eta horien gainean aireko konpainiek egiten duten demandan. Aireportuen hiru sustapen-sozietateek (VIA, BilbaoAir eta Ortzibia) bertan hartuko dute parte, eta topaketen agenda bizia izango dute.

EUSKAL AZPIEGITURAK KONEKTIBITATERAKO

Routes 2018 aukera paregabea da ordezkariek in situ egiaztatzeko Euskadiren azpiegiturak, aireko trafikoa eta horietako merkataritza-jarduerak, bai eta gainerako garraio-sistemarekiko intermodalitatea ere, bai bidaiarientzat, bai salgaiarentzat, eta horiei lotutako aukera berriak ezagutu ahalko dituzte.

Euskadik aireportu-sistema modernoa, eraginkorra eta ekonomia eta finantza aldetik jasangarria den sistema ematen duen politikaren aldeko apustua egiten du;bertan, hura osatzen duten aireportuek estrategia osagarri zehaztuak eta batera jarduteko esparrua izan behar dute, lurraldean erabat integratuta, garapen ekonomiko eta sozial kohesionatua sustatzen duena.

SUSTAPEN TURISTIKOA

Gainera, Euskadik Routes-i ahalmen turistikoa erakutsi ahalko dio, ekitaldian egingo duen sustapen bereziaren bidez. Topaketetara bertaratzen direnek bisita gidatuen programetan parte hartu ahalko dute, 3 lurraldeetan, aurreko egunetan, baliabide turistiko nabarmenenak eta horien arteko irisgarritasuna eta hurbiltasuna erakusteko.

Era berean, gastronomia dastatu ahalko da, erakarpen turistikoaren ardatz nagusietako bat, eta hiriko eskaintza, batik bat Bilbon;bertan izango da ekitaldi nagusietako bat, Euskalduna Jauregian eta Azkuna Zentroan, bai eta Alde Zaharrera eta Guggenheim museora, besteak beste, egingo diren bisiten bitartez ere.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120