Bilboko Aste Santuan

Aiko taldea 'Basque Fest' jaialdian izango da martxoaren 31n eta apirilaren 1ean

Alde Zaharraren Plaza Barriak hartuko du lehenengo erromeria, larunbata, martxoaren 31ko arratsaldean (18:30ean) eta Artxanda luxuzko agertokia izango da bigarrenerako, apirilaren 1ean (igandea) eguerdiko 12:00etan

2018(e)ko martxoaren 19a, astelehena - 10:44etan eguneratua

Aiko taldea 'Basque Fest'jaialdian izango da martxoaren 31n eta apirilaren 1ean.

Aiko taldea 'Basque Fest'jaialdian izango da martxoaren 31n eta apirilaren 1ean.

Galería Noticia

Aiko taldea 'Basque Fest'jaialdian izango da martxoaren 31n eta apirilaren 1ean.

Aiko taldeak, musika eta dantza tradizionalaren zabalkuntzan lan egiten duen musikari eta dantza maisu kolektiboak bi erromeria eskainiko ditu Bizkaiko hiriburuko beste bi leku enblematikotan, Plaza Barrian eta Artxanda mendian. Bilbotarrek eta bisitariek giro dibertigarrian eta alaian dantza eginez gozatu ahal izango dute. Horretarako behar den gauza bakarra gogoa izatea eta dantzan egitea da. Sabin Bikandi (txistua eta danbolina), Álvaro García (gitarra), Amaiur Cajaraville (kontrabaxua) eta Txus Aranburu (akordeoia) musikariek eta Patxi Laborda dantza maisuak, bildutako guztiak alaituko dituzte. jauziak, jotak, porruak, mazurkak, pasodobleak, balsak edo tangoa ez dira faltako.

AIKOren bi erromeriak Basque Fest jaialdiaren barruan daude. Kultura, turismo eta gastronomia arloko ekimen handi horrek tradizioa eta modernotasuna, egungo Bilboren nortasun zeinu biak, uztartuko ditu, euskal kulturaren ikuspegi zabala eskainiz Aste Santua gure Hiria ezagutzeko baliatzen duten bisitari ugariei.

Lehenengo hitzordua martxoaren 31ko, zapatuko, arratsaldean izango da, Plaza Barrian, Bilboko Alde Zaharraren bihotzean. Arratsaldeko 18:30etik aurrera egingo den dantzaldian, AIKO Taldeko musikariek notak jarriko dituzte eta dantza maisuek, pausoak ematera eta musikaren erritmora mugitzera ausartzen diren pertsona guztien, bertakoen edo turisten, dantza gidatuko dute. AIKO Taldeak dantza bizitzeko duen pasioak animatuko du, AIKOren ekimen guztiak bezala, erromeria mundu guztiarentzat zabalik egongo da.

Artxanda mendiak beste erromeria bat jasoko du, domekan, apirilaren 1ean, eguerdiko 12:00etatik 14:00etara. Aire librean eta Artxandako begiratokiak eskaintzen dituen ikuspegi bikainez gozatuz, AIKO Taldearen dantza saioak plan bikaina eskaintzen du domekarako: musika eta dantza ingurune naturalean eta ezinbesteko bisita bertaraino Artxandako funikularraren bitartez hel daitezkeen turistentzat. Gainera, Erromeria horretan, Bizkaiko Gaiteroak elkarteak ‘Lizarrako larrain dantzan’ parte hartzera animatuko du jende guztia.

Erromeriei esker, Aste Santuan Bilbora datozen bisitari ugariek euskal dantza ezagunen lehenengo pausoak ikasi ahal izango dituzte eta parte hartze aktiboa izango dute. Horren guztiaren helburua, gure kulturara hurbiltzea eta horren berri ematea da, ahalik eta modurik hoberenean: esperimentatuz.

AIKO taldea, dantza tradizionala pasioz bizi duten musikariz eta dantza maisuz osatutako kolektiboa da, eta hamar urte baino gehiago daramatza dantzaren hedapenean lanean, mota guztietako jardueren bidez: interpretatuz, dantza eginez, irakatsiz, grabatuz, ikertuz… Lan horietan guztietan BBK Fundazioaren lankidetza du.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120