Altzon egindako dokumentala

Adin guztietako herritarrek parte hartu dute Altzoko Handiari buruz sortu duten ikus-entzunezkoan

2018(e)ko martxoaren 19a, astelehena - 06:01etan eguneratua

ALTZO- Interpretazio zentruarekin eta Segoretxe tabernan atondu duten informazio puntuarekin batera, Gure Haundie ikus-entzunezkoa jendaurrean erakusteko parada izan zuten atzo Altzon.

Lurdes Murua zinegotziak azaldu bezala, “adin guztietako herritarrek parte hartu dute dokumentalean eta benetan polita da”. Ikus-entzunezkoaren zuzendaria Eriz Zapi- rain da, Koldo Izagirreren gidoiarekin. Bost hizkuntzetan sortu dute;euskaraz, gazteleraz, katalanez, frantsesez eta ingelesez.

“Herriko hurrengo belaunaldiek zein kanpotik etorriko diren bisitariek Altzoko Handia hobeto ezagu-tze aukera emango digu”, gehitu zuen ziengotziak. Altzotarrak dira protagonista 16 minutu irauten duen ikus-entzunezkoan eta, esaterako, Migel Joakin Eleizegi non jaio zen, bere neurrien arrastoak dituen eliza erakutsi edo garai hartako Altzori buruz hitz egiten da. Era berean, Altzoko Handiaren gogoetak jaso-tzen dira, munduan barrena ibili ondoren izandako sentipenak, 1861 urtean zendu zen arte. - M. S. S.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura y Ocio

ir a Cultura y Ocio »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120