Aurtengo Kilometroak, Urretxu eta Zumarragan

Ikastolako guraso, irakasle eta ikasleek hilabeteak daramatzate jada lanean ‘Zubiak Batuz’ leloarekin

2018(e)ko martxoaren 18a, igandea - 06:00etan eguneratua

Urretxu- Aurtengo Kilometroak festa Urretxu-Zumarraga ikastolak antolatuko du. Hala, eredu berria Zumarragan aurkeztu zen. Urretxun, berriz, Nazio Topaketa izeneko ekitaldia egin zuten. 14-16 urteko gazteen topaketa honetan 75 lagunek parte hartu zuten, bost taldetan. Barakaldoko San Nikolas ikastolakoek Bizkaia ordezkatu zuten, Atarrabiako Paz Zigandakoek Nafarroa, Gasteizko Armentiakoek Araba, Ziburu eta Kanbokoek Iparraldea eta Urretxu-Zumarraga ikastolakoek Gipuzkoa.

Festa kutsuko lehiaketa horren helburua lurralde guztietako ikasleek elkar ezagutzea da. Hala, harremanetarako egindako ahaleginek ere puntuatu zuten. Probak Gernikako Arbola plazan izan ziren. Harrera ekitaldian bertsoak abestu zituzten eta ondoren jolasak, jokoak eta orientazio saio bat egon ziren. Bazkalostean, talde bakoitzak ikuskizun bat egin zuen. Topaketa Urretxu-Zumarraga ikastolako ikasleen agurrarekin amaitu zen. Urretxu-Zumarraga ikastolako guraso, irakasle eta ikasleek hilabeteak daramatzate jada lanean. Aurkezpen ekitaldia azaroan egin zuten. Bertan, logoa, leloa (Zubiak Batuz) eta arropa aurkeztu zituzten.

Gabonetan kontzertu bat egin zuten eta otsailaren 24an belaunaldi arteko lasterketa. Belaunaldiak batzea zen helburua. Horretarako, bikoteka parte hartu zuten eta bikoteko bi kideen artean gutxienez 20 urteko aldea zegoen. Hilaren 24koa Zubiak Batuz triatloiko lehen kirol proba izan zen. Maiatzean bigarrena egingo dute (Mendimetroak) eta irailean hirugarrena (Ziklometroak). Bi ekintza horietan Gipuzkoako 29 ikastolak inplikatuko dituzte. Mendimetroak delakoan ikastola guztiek mendi ibilaldi bana egingo dute, egun berean. Guztiek argazki bat aterako dute eta 29 argazki horiekin muntaia bat egingo dute. Ziklometroak proban Gipuzkoari bira emango diote bizikletan. - A. Zaldua

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120