Zirrikituetatik begira

Kale eta bale

Juanra Madariaga - Domingo, 18 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:00h

borrar

Galería Noticia

borrar

KARTZELA-ZIGOR luzeagoak eta ilunagoak nahi dituzte Espainiako gobernuko eskuinekoek, benetako hiltzaileak leku horretan ustel daitezen. Egun hauetan, Andaluziako umearen hilketa lazgarriaren barruko izu eta amorru kolektiboari etekin lotsagarria atera nahian aritu dira PPko politiko batzuk, kondena luzatu egin behar dela esanez. Baina, sasoi berean, Espainia osoko unibertsitateetako zigor-zuzenbideko ehunka katedratikok manifestu bat zabaldu dute, luzamendu hori gai-tzetsiz, ez baitu inondik inora gure gizartea hobetzen.

Betikoek errepresioan baino ez dute sinesten, eta konbentzimendu osoz diote dena oreka daitekeela zigor-sistema gogortzearekin. Unea probestu dute, eta milaka botoren galtzaile direla jakitun, beste arlo batera iragan dira, orain emozio eta haserrealdien krispazio unetan aztarrika jarduteko.

Espainiako hedabideek laguntza paregabea ere luzatu diote kontuari, eta guk oihartzun inposatuan entzun behar izan dugu (agian hemen gutxiago). Ehunka orduz aritu dira horretarako propio antolatu diren obszenidadez beteriko saioetan, hilketari buruzko “azken ordua eta azken minutua” ematen, gurasoen espantuaren argazkirik zehatzena eta egunkarietako titulurik groteskoena puntualki argitaratzen. Hilberrien gorpuzkinetatik jaten duen kazetaritza amorragarria ikusi dugu, eta horixe bera egin dute politikoek geu nazkatzeraino.

Baina batean kale, bestean bale. Dena ez da euren onurako izango. Orain, Estrasburgok esan dio Espainiari errege-erreginen erretratuak erretzea (ehunka erre dira honezkero) ez dela delitua, eta bide beretik aritu da Amnesty International entitatea terrorismoaren hegopean kabitzen den delitua euren zigor kodetik ken-tzeko esanez. Estatu Espainolak su errealaren kausaz auziperaturiko gazteei indemnizazio bat eman beharko die gainera. Honek bide berriak sor ditzake artistak, kantariak, idazleak eta bestelako herritarrak isilarazteko eta adierazpen askatasuna murritzeko sortu duten Mozal legearen kontra jarduteko.

Zentzunbakotasuna ahultzen ari den seinale.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120