mungialdea

Jabier Etxegarai, euskararen bultzatzailea

Jabier Etxegarai Mungian Euskeraz Alkarteko lehendakari ohia da eta euskaldun amorratua


Patxi Arostegi - 2018(e)ko martxoaren 18a, igandea - 06:00etan eguneratua

Jabier Etxegarai Oruek bizitza osoa eman du euskara zabaltzen eta irakasten Mungian.

Jabier Etxegarai Oruek bizitza osoa eman du euskara zabaltzen eta irakasten Mungian. (P. Arostegi)

Galería Noticia

Jabier Etxegarai Oruek bizitza osoa eman du euskara zabaltzen eta irakasten Mungian.

Jabier Etxegarai Oruek harreman estu-estua du euskararekin. Bera Mungiako lehen euskaltegiko sortzaileetariko bat izan zen baita Mungian Euskeraz Alkarteko lehendakari ere. Bere hitzetan eta begiradan nabarmen daiteke hizkuntzarekiko duen amodioa. Azken finean, bizitza osoa eman du euskara irakasten eta zabaltzen Mungian.

MUNGIA.  Euskarazko lehen hitzak txikitan jaso zituen. “Aitak beti esaten zigun etxean euskaraz hitz egin behar genuela”, gogoratzen du. Geroago, Portugaleteko Santa Maria Ikastetxera ikastera joan zen eta han lehen kontaktua izan zuen euskaraz idatzitako testuekin. “Han euskarazko lehen testu liburuak ikusi nituen”, azaltzen du Etxegaraik. Berak dioenez, “hizkuntza idatzita ikusteak hunkitu ninduen baita Euskadi hitza panfletoetan idatzita ere”.

Jabierrentzat “txoke” kultural handia izan zen kontaktu hori. Bera “mundo semi-rural” batetik zetorren eta bat-batean Ezkerraldeko Altos Hornos ondoan zihoan trena ikusteak hunkitu zuen. “Niretzat beste mundo bat zen”, azpimarratzen du euskaldun zahar honek.

Urte batzuk geroago, Etxegarai eta beste kide batzuk Mungiako abade etxean eskeinitako euskarazko klaseetara joaten hasi ziren. “Garai hartan, dena klandestinitatean egin behar genuen, ez baitzegoen ekintza publiko egiteko aukerarik”, adierazten du. Inguru horretan euskara mungimendu aitzindaria sortu zen herrietan eta lehenengo euskarazko klaseak antolatu ziren herriko auzokideentzat.

Euskararen mugimendua hain barnetuta zeukanez, Etxegaraik Herri Gaztedi mungimenduko sorreran parte hartu zuen. Berak aitortzen duenez, “eskola” bezalakoa izan zen. “Oso garrantzitsua izan zen taldea egindako lana. Oraindik, baditut lagunak mugimendu honetatik eta oroitzapen politak gordetzen ditut”.

70eko hamarkadaren gainean, berak eta herriko euskaldun batzuk lehenengo euskaltegia sortu zuten. Bolada horretan, bere lana euskarazko klaseak ematea izan zen eta herriko helduak bertako hizkuntzan alfabetizatzea. “Klaseak doakoak ziren erabat. Ia okupa bezala udaletxen sartu ginen eta han klaseak ematen genituen”, azaltzen du Etxegaraik.

Geroago, euskarak beste ekintza batzuk ekarri zituen herrira. Hala nola, Mungian Euskeraz Alkartea 1990 urtean sortu zen. Kasu honetan, Etxegaraik, azken 25 urteotan, lehendakaria izan zen eta horrexegatik harreman berezia dauka elkarte honekin.

“Hasieran, euskara bultzatzeko aldizkari bat argitaratu genuen eta honen bueltan batzen ginen”, azpimarratzen du euskaldun honek. Jarduera honi beste batzuk elkartu zitzaizkion. Esate baterako, euskarazko bertso saioak, berba frogak eta Mihiluze ekintza herriko gazteen artean hintzunkaren erabilpena sustatzeko. “Euskara erabiltzeak garrantzi handia dauka eta egin behar dena da hizkuntza erabili eta bizipenak eduki”, dio Etxegaraik.

Atzera begiratzen badu, Etxegaraik argi dauka euskararen eboluzioak “aurrerakuntza itzela” izan duela, orain dela 20 edo 30 urte egoerarekin konparatuz. “Batez ere, administrazioan eta eskoletan ikusten da hobekuntza hau. Baina, nire ustez, nolabait esateko, euskara ofizilizatuta dago eta askotan tramiteak egiteko edo paper bat eskatzeko besterik ez dugu erabiltzen”, argudiatzen du.

Euskalduna denez, Etxegaraik bere burua ikusten du “erresistente” bezalakoa, bereziki beste hizkuntzen aurrean. “Erresistente ez bazara, beste hizkuntzek jan egiten zaiztuzte. “Euskal diskutsoa izatea zaila da, bereziki hiztun zaharren artean. Normalean, errazagoa da hizketa hori lagunen edo senideen artean egitea”, amaitzen du Etxegaraik.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Uribe kosta - Txorierri

ir a Uribe kosta - Txorierri »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120