Zirrikituetatik begira

Psikosia

Juanjo. Olasagarre - 2018(e)ko martxoaren 17a, larunbata - 06:00etan eguneratua

EGUAZTEN eta eguenean greba izan da EAEko irakaskun-tzan murrizketen kontra. Murrizketa hitzak oso hitz orokorra eman dezake, baina izan, ez da. Murrizketak klaseko ratioaren tamainan nabaritzen dira, eta bajak izaten direnean bost egun arte ordezkorik ez bidaltzean, eta hezkuntzaren ustezko modernizazioa irakasleen gainean ezartzean eta baliabideen gutxitzean eta sukalde eta garbiketa langileen zuzeneko kontratazioa ekidin eta zerbitzu horiek pribatizatzean eta tutoreen lan eskergan eta Lanbide Heziketan euskarak duen presentzia exkasean… Greba egin dugunon eskaerak ez dira bakarrik langileon lan baldintzak hobetzeko, hezkuntzaren kalitatea bermatzeko ere badira, horregatik dago sindikatuen eskaeren artean aurrekontua igotzea. EAJren gobernuak, bere aldetik, EAEko hezkuntzaren kalitatea eta emaitza onak haizatzen ditu parada duen bakoitzean PISAko azken emai-tzek haizaturikoa zalantzan paratu arte behintzat. EAJk arazo bat dauka. Joseba Gabilondok bere populismoari buruzko liburuan argi adierazi bezala, psikosian bizi da, alegia, bi printzipio bateraezinek errealitatearen hautematea ukatzen diote. Printzipio horiek hauek dira: “euskal paradisu foralaren kudeaketa egokia” alde batetik, eta indar neoliberalek gero eta gehiagotan eskatzen dioten kapitalismo globalaren legeei jarraitzea, bestetik. Bi indar horien talka orekatzeko aurrekoan Azpiazu ekonomia sailburuak erabili zuen “konpentsaziñoa”aren tresna erabili du EAJk, alegia, neoliberalismoaren gainbalio gosearen demasia diru laguntzen bidez berdindu nahi izan dute, baina psikosiak eragindako eldarnioak baretzeko gero eta pilula gutxiago gelditzen ari zaio.

Greba deialdiaren aurrean Erkorekak botatako adierazpenek (muturreko greba, arrazoigabea;errealismoa eta ardura aldarrikatu ditu;berreskurapen ekonomiko txikia hezkuntzan islatzen saiatzen ari direla adierazi) azalarazten dute EAJk Bigarren Gerra ondoko demokristau zuhur haiek bezala ikusten duela bere burua oraindik ere, noiz eta kapitalismoaren makinaria globalak iraganeko bihurtu duenean figura hori. Psikotikoek bere errealitatea sortu eta bertan bizi direla uste dute, baina preso bukatzen dute, eroetxean.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120