topaketa eta hausnarketa jardunaldia

Aldundiak familien adopzio-prozesuak laguntzeko berariazko programa abian jarri du

Adoptatutako seme-alaben beharrizanak ulertzea eta horien integrazio sozioemozionaleko prozesuak garatzen laguntzea

2018(e)ko martxoaren 17a, larunbata - 12:09etan eguneratua

Adopzio foru topaketako irudia

Adopzio foru topaketako irudia

Galería Noticia

Adopzio foru topaketako irudia

Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Ekintza Sailak pertsona adoptatuen eta adopzio-familien artean sortzen diren beharrizan berriei buruzko topaketa eta hausnarketa jardunaldia prestatu du. Jardunaldiaren izena "Nerabezaroko arazoak eta adopzio-familietan arazoei erantzun integratzaileak ematea" da.

BILBAO.  Administraziorako eta Gizarte Sustapenerako zuzendari nagusiak, Maite de Iturratek, inauguratu du 240 familia bizkaitarren parte hartzea izan duen topaketa. Jardunaldia foru erakundeak adopzio-familiekin 2009. urtean hasi zuen Adopzioa Laguntzeko Programaren barruan sartzen da. Programa horren barruan, familia hauentzako eta esparru askotako profesionalentzako prestakuntza ez ezik (jardunaldiak antolatuta, familientzako tailerrak edo era bateratuan seme-alaba adoptatuentzako eta gurasoentzako jarduerak eginda), adingabeko adoptatuentzako eta euren familientzako laguntza terapeutikoa, jatorria bilatzeko aholkularitza eta artekaritza etab. sartzen dira.

Jardunaldiei dagokienez egin diren urte hauetan guztietan parte hartu dute hala estatu mailan nola nazioartean ospe aintzatetsia duten profesionalek eta espezialistek eta era askotako gaiak aztertu eta landu dira, besteak beste: pertsona adoptatuek izaten duten kalte emozional posibleak mola osatu;eskolan sortzen diren zailtasunak;pertsona horiek eta euren familiek bizitzen dituzten bereizkeria egoerak;nerabezaroa;traumaren kalte neurologikoak;adopzioan gertatzen diren hausturei nola ekin eta prebenitu;eta loturaren teoriaren ulermenaren garrantzia.

Nerabezaroa, aldaketaz beteta dagoen etapa ebolutiboa

Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Ekintza Sailak aurten, berriz ere (2016an ere horrela egin zuelako) nerabezaroan sortzen diren zailtasun emozionalen gaiari ekitea planteatu du, gai hau funtsezkoa delako mutil eta neska hauen artean, aldi berean oinarri moduan hartzen delako adopzioaren portzentaje handia nerabezaroan gertatzen dela.

Adopzioaren osteko zailtasunak asko dira eta oso ezagunak diren, eta beldurra eragiten duten, aurre-nerabezaroan eta nerabezaroan azaltzen dira;horregatik beharrezkoa da egoera larriei eta konplexuei aurre egiten eta bizi izan diren hasierako esperientziek utzi duten kaltea gainditzen lagunduko duen ikuspegi konpartituta edukitzea. Azken urteetan Bizkaiko Umeen Foru Zerbitzuko maila guztietan egiaztatu egin da hazi egin dela pertsona adoptatuen eta adopzio-familien kopurua, osasun mentalarekin eta hezkuntzarekin lankidetzan, arazoei ekiteko garapen konplexuak, intentsiboak eta koordinatua behar dituztenak. Datuek argi erakusten dute nerabezaroaren etapan zailtasun eta beharrizan guztien larrialdi handiagoak gertatzen direla eta oraindik ere derrigorrezkoa dela adopzio-familiei laguntzea euren seme-alabek abandonuaren beldurragatik eta izan ditzaketen esperientzia traumatikoak berriz bizitzeagatik duten beldurra arintzeko eta gutxitzeko.

Larunbat honetako jardunaldia, hausnarketa teoriko bat baino gehiago, batez ere familiek beste agente batzuen laguntzarekin, eta horien artean daude Bizkaiko Foru Aldundiaren Umeen Zerbitzuko profesionalak, egiten duten ahalegin konpartitu horretan lagunduko duten bitarteko, estrategia eta erreminta praktikoen ekarpena izan nahi du.

Horrela aurtengo jardunaldian hizlari moduan parte hartzen du Rafael Benito Moragak, Bartzelonako IFIV Institutuan umeen traumaterapia sistemikoa ikasi zuen psikiatra eta familia-terapeutak. Urteak daramatza Donostian lanean.

Rafael Benito Moragak lan oso intentsua burutzen du familia eta adingabekoei arreta eskaintzen (horien artean adopzio-familia eta seme-alaba adoptatu asko daude) eta, aldi berean, familia eta profesionalentzako prestakuntza-jarduerak egiten ditu eta artikuluak eta liburuak argitaratzen ditu. Azken urte hauetan garapen neurobiologikoan eta fisiologikoan bizitzaren hasierako urteetako kontrako baldintzen eraginen azterlanean eta zabalkuntzan burutu duen ibilbide luzea bat dator familien erantzunetan kontuan hartu behar diren funtsezko erremintak diren neurozientzien aurrerakuntza handiarekin. Argitaratu berri dauka, José Luis Gonzalo ospe aintzatetsia duen beste psikologo batekin batera, "La armonía relacional, aplicaciones de la caja de arena a la traumaterapia" izenburua duen liburua. Liburu honetan berriz bizitze traumatikorako berariaz adierazgarria den esku hartzeko teknika hau aurkezten du eta bertan egileek, teknika honen bidez, buruko erantzunari eta erantzun neurologikoari buruzko ibilbidea egiten dute. Ibilbide horri esker zilegi da aldi berean oroimenean laguntzen duten eta lehengoratze traumatikoa bideratzen duten estrategiak lantzeko bideak aurkitzea.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bizkaia

ir a Bizkaia »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120