Zirrikituetatik begira

Zama

Karmele Jaio - Viernes, 16 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:00h

Columnista Karmele Jaio

Galería Noticia

Columnista Karmele Jaio

GERO esango dute indarkeria gizonen kontua dela”, esan zuen gizon batek, hala entzun nion, Almerian eraildako umearen notizia irakurtzen zuen bitartean. Emakume batek hil omen du Gabriel, eta modu oso borti-tzean, eta zer azpimarratuko ote hiltzailearengandik? Emakumea dela, lehenik eta behin. Gero, beltza dela. Hau da, gizon zuria erdigunean kokatuta duen gizarte honetan, hiltzailea bestea dela.

Deigarria egiten zait edozein eremutan protagonista bestea denean, adibidez emakumea, nola azpimarratzen den guztiaren gainetik emakumea dela. Emakume izatea bere ezaugarri nabariena da, lehena. Izango da “emakume idazle”, “emakume pilotu”, “emakume drogazale”, “emakume enpresari”, “emakume futbolari”… Beti jarriko zaio emakume hitza aurretik, gizonezkoak soilik idazle, pilotu, drogazale, enpresari eta futbolariak diren bitartean. Ez da hiltzailea, beraz, emakume hiltzailea baizik.

Eta bestetik, futbol talde ezberdinen zaletuen arteko liskarrak sortzen direnean, inork esaten al du liskar horietan parte hartzen duten guztiak gizonak direla? Inork esaten al du indarrean dagoen maskulinitate ereduaren erakustaldi bat dela hori? Inork azpimarratu al du San Mamesen inguruan sortutako istiluek gizonek sortu zutela? Ez, edo gutxi ba-tzuek. Eta hala izan da, gizonak izan dira protagonistak. Baina gehiengoak esango du talde bateko edo besteko zaletuak izan zirela errudunak. Zaletuak besterik ez, ez “gizon zaletuak”.

Honen inguruan pentsatzen nengoen, albistea irakurri dudanean: Kataluinako Ikus-entzunezko kontseiluak generoarekin lotutako Interneteko albiste faltsuak aztertu ditu eta ondorioztatu du albiste faltsu horiek areagotu egiten dutela emakumeenganako diskriminazioa. Ikerketan albiste faltsuen eraikitze prozesuak, zabalpena eta sortzen duten diskurtsoa aztertu dituzte, eta azpimarragarria da zein indar jartzen den zenbait sektore eta taldeetatik emakumeen jarrerak ezbaian jartzeko.

Gizonek euren izenean egiten dute egiten dutena, guk egiten duguna egiten dugula, emakume guztien izenean egiten dugu. Hau zama.

etiquetas: karmele jaio

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120