San Josetako jaialdiak trikitiaren bilgune bilakatuko du Azpeitia

 Gazteak protagonista izango dira bihar 17.30ean Soreasu antzokian izango den ekitaldian

2018(e)ko martxoaren 16a, ostirala - 09:25etan eguneratua

Maider Jauregi, Andoitz Antzizar, Josu Labaka, Eugenio Gisasola 'Lutxurdio'eta Aitziber Otegi aurkezpenean.

Maider Jauregi, Andoitz Antzizar, Josu Labaka, Eugenio Gisasola 'Lutxurdio'eta Aitziber Otegi aurkezpenean. (Eregi)

Galería Noticia

Maider Jauregi, Andoitz Antzizar, Josu Labaka, Eugenio Gisasola 'Lutxurdio'eta Aitziber Otegi aurkezpenean.

Azpeitia. Euskal Herriko Trikitixa elkarteak Azpeitiko Udalarekin elkarlanean antolatzen duen San Jose trikiti jaialdiaren XXVIII. edizioa ospatuko da bihar Azpeitian. Trikitia gustuko duten pertsonek, beraz, galdu ezin duten hitzordua dute 17.30ean herriko Soreasu antzokian.

Zazpi partaide izango dira oholtza gainean (Eneko Arbeo eta Mireia Ibabe, Obaneuke taldea, Ansorregi eta Larrañaga, Joxe Mendizabal, Astiasaran II eta Andonegi, Epelde eta Lutxurdio eta Ttipika taldea) eta gazteek protagonismo berezia izango dutela aurreratu dute antolatzaileek;Urteetan zehar adin jakin bateko edo urteetan trikiti munduan aritutako jendearekin osatu dugu jaialdia. Oraingoan, gazteei egingo diogu tartea, aukera bat eman eta jarraipena emateko", agertu du jaialdiaren antolaketa lantaldeko Aitziber Otegik.

Azpeitiko San Josetako jaialdia urteko emanaldi garrantzitsuenetakoa dela azaldu du Euskal Herriko Trikitixa Elkarteko kide den Maider Jauregik: "Elkarteko proiektuen artean ibilbide luzeena duena da San Jose Trikiti Jaialdia eta herritarrak urtez urte zain egoten dira jaialdi hau iristeko", esan du.

Josu Labaka Azpeitiko Udaleko Kultura batzordeburuak trikitiak eta Urola Erdia bailarak duten harreman estua nabarmendu nahi izan du eta era berean, antolatzaileek egiten duten lan guztia eskertu du: "San Jose inguruan zerbait berezia sor-tzen da kulturaren eta trikitiaren bueltan Azpeitian, eta benetan eskertuta gaude egiten eta sortzen den giroagatik. Soinu txiki eta panderoari lotua dago gure bailara, eta badirudi, Trikigiro Elkartearen bidez loraldi berria dugula eskualdean. Ekimen berriak sortzen ari dira, indartsu daude eta transmisioari tiraka sokarik ez dadin eten denok elkarrekin egingo dugu lan", aurreratu du.

Sarrera gutxi Bihar Soreasu an-tzokia leporaino beteko da XXVIII. San Josetako Trikiti jaialdiaz goza-tzeko. Izan ere, sarrerak hilabete hasieran jarri ziren salgai inguruko taberna desberdinetan eta Azpeitiko kasuan, denak agortu dira dagoeneko. Hala ere, "Azkoitiko Ixidro erretegian oraindik bakar batzuk dauden arren", ekitaldira joateko asmoa dutenek Euskal Herriko Trikitixa Elkartearekin harremanetan jarri daitezke, trikitixa@trikitixa.eus helbidera idatzita edo 943 83 28 28 telefonora deituta, goizez.

Bihar ere erosi ahal izango dira sarrerak, 16.00etatik aurrera Soreasuko leihatilan. Sarrerak aurrez erreserbatuta dituztenek, aldiz, 16.30ak baino lehen jaso beharko dituzte sarreran, "ordu horretarako jaso-tzen ez direnak saldu egingo dira", agertu dute. Sarreren salneurria 12 eurokoa da. Eregi

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120