“Gidarien lana zaildu eta ikuskizuna handituko dugu”

Bihar da V. Goierri Rallysprint proba eta lortutako dirua Aspanogiri emango zaio

M. Aranburu - 2018(e)ko martxoaren 16a, ostirala - 06:03etan eguneratua

Probaren antolatzaileak, euskal automobilismo federazioko eta Aspanogiko kide eta udal ordezkariarekin.

Probaren antolatzaileak, euskal automobilismo federazioko eta Aspanogiko kide eta udal ordezkariarekin.

Galería Noticia

Probaren antolatzaileak, euskal automobilismo federazioko eta Aspanogiko kide eta udal ordezkariarekin.

lazkao- Berrikuntzaz beteta dator aurtengo V. Goierri Rallysprint proba. Lazkaon, Zaldibian eta Gaintzan barrena jokatuko da lasterketa eta ohi bezala, euskal automobilismo egutegiko proba ofizialaren barnean kokatzen da. Gainera, beste urteetan bezala, helburu solidarioa izango du.

Motorra nagusi izango den asteburuari hasiera emateko prest daude Lazkaon eta gaur giroa jartzen joateko puzgarriak eta txaranga izango dira arratsaldean plazan eta baita taloak eta freskagarriak ere. Bihar, berriz, herrian bertan auto klasikoen erakusketa ere jarriko dute.

ibilbide berriaBihar, 13.30etan elkartuko dira 69 parte-hartzaileak CAF enpresako aparkalekuan eta 14.10ean hasiko da proba. Aurten, ordea, ez dute ohiko ibilbidea egin beharko. Hala azaldu du Iñigo Cuesta, Gipuzkoako Automobilismo Federazioko presidenteak: “Iaz irteera izan zen lekua izango da aurten lasterketaren amaiera, eta amaiera zen lekuan hasiko da proba. Beraz, lasterketaren noranzkoa aldatuko da aurten”. Aldaketa horrek berak zailtasuna “gehi-tzen” diola uste du Cuestak, eta antolakuntzak ere bat datoz horrekin: “Rallysprinten munduak ez da gustatzen beti leku berdinetatik ibiltzea, nahiago izaten da leku berriak probatzea”, dio Ibai Agirre antolatzaileak.

Azken lau urteetan ibilbidea bera izan da eta horrek gidatzerakoan eragina duela esan du Agirrek: “Jendeak bazekien nondik ibili behar zen. Aldaketa honekin gidariaren lana pixka bat zaildu egingo da eta bestalde, ikusleei ikuskizun handiagoa eskainiko diegu”. Horrela, 16,6 kilometro egin beharko dituzte gidariek, iaz baino 700 metro gehiago, Gaintzan hasita. Handik, Aranburutik bueltan, berriz ere Gaintzara igoko dira, handik Larraitz aldera, ondoren Zaldibia eta Arkaka ingurura eta handik gora eginez Ixurreneko bidetik Lartxai elkartera agertuko dira. Helmuga, Lazkaoko hilerrian izango da. Hiru itzuli egin beharko dituzte eta arratsaldean jakingo da zeintzuk diren irabazleak.

Lasterketak iazko filosofia bera jarraituko du eta lortutako etekinaren %100a Aspanogi elkarteari bideratuko zaio. Bittor Andonegik, Aspanogiko lehendakariak “eskertu” egin du lazkaotarren solidaritatea: “Iaz ere hemen ginen eta asko eskertzen dugu berriz ere gurekin akordatzea.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Otros deportes

ir a Otros deportes »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120