euskaraz eta gazteleraz batera

Bilbao 700 Fundazioak “Biboko gida eta bidaztiaren gidaria Bizkaian" libura argitaratu du

Bilboko bizitza sozialeko hainbat anekdota biltzen ditu eta, euskaraz eta gazteleraz batera argitaratu da lehen aldiz.

2018(e)ko martxoaren 16a, ostirala - 12:22etan eguneratua

Bilboko alkateak, Juan Mari Aburto jaunak, gaur aurkeztu du liburua Bilboko Udaletxeko Areto Arabiarrean

Bilboko alkateak, Juan Mari Aburto jaunak, gaur aurkeztu du liburua Bilboko Udaletxeko Areto Arabiarrean

Galería Noticia

Bilboko alkateak, Juan Mari Aburto jaunak, gaur aurkeztu du liburua Bilboko Udaletxeko Areto Arabiarrean

“Bilboko Gida eta Bidaztien Gidaria Bizkaian” liburua lan koral bat da eta Bilboko hainbat monumentu eta anekdota jakingarri biltzen ditu. Bilbon argitaratu zen lehen aldiz 1846an, turismo gidak Europako hiriburu nagusietan berritasun bat zirenean.

BILBO. Lan hau gure oroimenaren zati bat da, eta argitaraldi honetan ez da batere aldatu jatorrizko testua, ezinbestekoak ziren zuzenketa ortografikoak egiteko ez bada. Liburuaren lehen eta azken argitaraldia Depont moldiztegian egin zen, eta orduko azalean –Bilbao 700 Fundazioaren argitaraldi berri honetan aldaketarik gabe agertzen da— bere jatorrizko izenburua ageri du: “Guía de Bilbao y conductor del Viagero en Vizcaya”.

Liburua aurkezten aritu dira Bilboko alkatea, Juan Mari Aburto jauna, eta Bilbao 700 Fundazioaren zuzendaria, Miren Josune Ariztondo andrea.

“Bilboko Gida eta Bidaztien Gidaria Bizkaian” hau dugu Bilbao 700 Fundazioak argitaratzen duen Bilbogileak-Memoria de Bilbao bildumako laugarren liburua, eta bertan ageri dira jasota Bilboko hainbat leku interesgarri, hala nola Plaza Barria, Aldundiaren “egoitza berria” Plaza Barrian (egun, Euskaltzaindiaren egoitza), Aduana Berria, Zirkua, eta Bilbo erromantikoko beste hainbat leku eta monumentu. Aipagarria da lehen aldiz argitaratu dela liburu hau euskaraz eta gazteleraz batera.

Bilboko alkateak azpimarratu duenez, “bitxi bibliografiko eder bat da, eta eskertzen diot bereziki Iñaki Esparzari Bilbao 700 Fundazioaren eskuetan jarri duelako berreskuratua izateko”. Juan Mari Aburtok orobat azpimarratu du argitaratzailearen garrantzia: “Adolfo Depont, zeinak 1846an argitaratu baitzuen bere GUIA DE BILBAO Y CONDUCTOR DEL VIAJERO EN BIZKAIA. Haren moldiztegia zen Lehen Karlistadaren osteko Bilbo hartan zeuden hiru garrantzitsuenetako bat”.

Bilbao 700 Fundazioaren zuzendari Miren Josune Ariztondo andreak esan duenez, argitalpen berri honen asmoa da “hitzaurrean esaten den bezala, gure herrialdea bisitatzera datorren kanpotarrak aurki ditzala gidaliburu honetan 1846ko Bilbo ezagutzeko behar dituen datu guztiak”.

BILBOGILEAK-MEMORIA DE BILBAO BILDUMA

Bilduma honen bidez berreskuratu egin da Bilborekin lotura izan duten eta gure historian lorratza utzi duten pertsona eta erakundeen lana eta nortasuna. Oroimen historikoa zorrotz lantzen da bilduma honetan, ibilbide atsegin eta erakargarri bat proposatuz, irakurketa bakoitza abentura pertsonal bat bihurtu dakion irakurleari. Bilbogileak-Memoria de Bilbao bildumako orrialdeetan pentsaera guztietako jendeak agertzen dira, ikuspegi ireki eta integratzaile baten jabeak, zernahi arlotan aritutakoak (artea, politika, zientzia, kultura…), eta ondoko belaunaldientzat eredu eta erreferente etikoa izateraino nabarmendu direnak.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120