Elkartasun krosa bailarako bost herritan

DEBAGOIENEKO IKASTOLEK Baionako bernat etxepare lizeoari laguntzeko lasterketak antolatu dituzte hilaren 23rako

Anabel Dominguezen erreportajea eta argazkia - Jueves, 15 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Txantxiku, Leintz bailarako Arizmendi eta Bergarako Aranzadi ikastolek aurrera eraman duten ekimenaren aurkezpena, Oñatin.

Txantxiku, Leintz bailarako Arizmendi eta Bergarako Aranzadi ikastolek aurrera eraman duten ekimenaren aurkezpena, Oñatin. (Anabel Dominguez)

Galería Noticia

Txantxiku, Leintz bailarako Arizmendi eta Bergarako Aranzadi ikastolek aurrera eraman duten ekimenaren aurkezpena, Oñatin.

Oñatiko Txantxiku, Bergarako Aranzadi eta Leintz bailarako Arizmendi ikastolek indarrak batu dituzte Baionako Bernat Etxepare Lizeoari lagun-tzeko. Era honetan, datorren 23rako elkartasun krosa antolatu dute eskualdeko bost herritan. “Bernat Etxepare Lizeoa ipar Euskal Herrian bigarren hezkuntzako etapa euskaraz eskaintzen duen ikastola bakarra da. Azken urteetan Seaskak izan duen garapenaren lekuko zuzena da. 2017ko irailean eraikin berriko ateak zabaldu zituen eta apustu horri aurre egiteko Hazten gaitu, hazten dugu kanpaina jarri zuten martxan”, zehaztu zuen Arizmendi ikastolako Hezkuntza Ez Formaleko arduradun den Gari Ibarzabalek.

Kanpaina horren helburua Lizeoa hornitzeko beharrezkoak dituzten 300.000 euro biltzea izan da eta, horretarako, azken bi urteotan sagarrondoak saltzen aritu dira. “Lan handia egin dute, baina gaur egun oraindik 50.000 euro falta dituzte hornidura guztiak lortzeko”, gaineratu zuen Ibarzabalek.

Beraz, Baionako “lagunei elkartasuna” adierazteko ekintza desberdinak prestatu dituzte datozen asteetarako Arizmendi, Aranzadi eta Txantxiku ikastolek. Testuinguru honetan kokatzen da martxoaren 23an Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Eskoriatza eta Oñatiko herriek hartuko dituzten elkartasun krosak. “Lasterketek kutsu herrikoia izango dute;ikastoletako haur, gazte eta langileek ez ezik, nahi duen herritar orok izango du aukera parte hartzeko”, adierazi zuen Txantxikuko zuzendari den Zigor Ibarzabalek.

Edonork izango du parte hartzeko aukera Oñatin, Aretxabaletan, Bergaran, Eskoriatzan eta Arrasaten egingo dituzten krosetan

Korrikalari bakoitzak euro baten truke eskuratuko du dortsala, eta Bernat Etxepare Lizeoko arduradunei “emango dizkiegu herri guztietako elkartasun kutxak”, aurreratu zuen Ibarzabalek.

herriz herriAretxabaletako kasuan, ikasleek korrika egingo dute 14.00etatik aurrera, eta 18.00etan herri krosak hartuko du lekukoa Herriko plazatik abiatuta;ordu berean aterako da Eskoriatzatik. Arrasaten, aldiz, ikasleen txanda goizean zein 14.30ean izango da, eta 18.00etan herritar guztiei zuzendutako lasterketa hasiko da Herriko plazan. Bertan, haur eta helduentzako ekintzekin gozatzeko aukera egongo da.

Bergaran, herri krosa baino lehen (19.00etan), bigarren eskuko merkatu solidarioa zabalduko dute 18.00etan (egun hauetan nahi dutenek salduko diren artikuluak utz ditzakete ikastolan bertan). Oñatin, bere aldetik, 10.30etik aurrera ikasleen lasterketak egingo dituzte, eta 18.00etan herri krosari emango diote hasiera Foruen enparantzan, bi itzuli emanez honako ibilbideari: Plaza, Kale Barria, Markuko kantoia, Atzeko kale eta, berriro, Plaza. Gurasoen kontseiluak taberna ere jarriko du.

Beraz, “ehunka debagoiendarren” elkartasun keinua indartzearekin batera, ekimen honekin ekarpen ekonomiko garrantzitsua egin nahi diote Seaskari.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120